menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Pandemia Handi honek utzi digun ondorio agerikoenetako bat aztarna digitalada.Berrikuntzako aurrerapenak lehentasun bihurtu dira Boston Consulting Group (BCG) taldearen “TheMostInnovativeCompaniesin 2021” txostenak aztergai dituen multinazional askorentzat, hots, % 75entzat.

Krisi sanitarioak ekarri dituen isolamendu sozialak eta hibernazio ekonomikoak, eta Covid ondorengo negozio-zikloen lehen faseetan sortu diren itoguneek (balio-katean, merkataritza globalean eta energiaren hornikuntzan) agerian utzi dute zein beharrezkoa den berrikuntza sektore pribatuarentzat.

Horixe da BCGrenTheMostInnovativeCompaniesin 2021 txostenak atera duen ondorioa. Azterlan horrek erakusten digu multinazional handiak gogo biziz hasi direla teknologia berrietan inbertitzen lehiakortasun arloko erronka berriei aurre egiteko.

Enpresa horien % 75ek -lautik hiruk- 2021eko hiru lehentasun korporatibo nagusien artean sartu dute euren produkzio, merkataritza eta antolakuntza egituren digitalizazioa. Hala, adierazle hori portzentajezko hamar puntu hazi da Pandemia Handiaren urtearekin alderatuta.Aurtengoa du azken hamabost urteetako diagnostikoen gailurra.

Txosten hau egiteko, BCGk inkesta bat egin du goi-mailako teknologien arloko mundu osoko 1.600 profesionalen artean.Inkesta horretan konpainietako berrikuntzako exekutiboen iritziak eta ekoizpen-sektoreetako enpresen boto-kopurua laburbiltzen dira. Ekoizpen-sektore bakoitzeko enpresen boto-kopurua zuzentzeko eta aldatzeko, kontuan hartzen dira Disrupzio Industrialeko Indizea (industria globalen aniztasun teknologikoa aztertzen duena) eta konpainia bakoitzak sortzen duen balorea (hau da, haien itzulera tasa).

Bigarren urtez jarraian, Apple izan da berritzaileena sailkapenean, zeinetan Estatu Batuetako bost bigtechenpresa baitira jaun eta jabe.Apple-n atzetik sailkatu dira Alphabet, Amazon, Microsoft eta Tesla; azken horrek bosgarren postutik bota duSamsunghegokorearra, sei postu igo eta atzean utzi dituelarik, besteak beste, LG, Siemens, Sony, Huawei eta IBM.

Goi-mailako teknologian oso lehiakorrak diren merkatuetako (ez bakarrik AEBetakoak, baita ere Hego Korea, Japonia edo Alemaniakoak adibidez) enpresak dira.Pfizer enpresa farmazeutikoa hamar berritzaileenen artean kokatu da;zalantzarik gabe, bera izan daCovid-19aren aurkako txertoa bilatzeko erlojupeko lasterketari probetxu gehien atera diona. Hala, atzean utzi du BioNTech bazkide alemana, eta urrun geratu zaizkio Moderna (42. postuan) eta AstraZeneca (49. postuan), Covid-19aren aurkako txertoak bilatzeko lehian gehien entzun diren beste bi marken izenak. Sektoreko beste konpainia batzuk ere sartu dira tartean, esaterako, Johnson&Johnson (20. postuan) eta Novartis (36. postuan).

bgc.com

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2026-06-26


Kontsultatu
Iraunkortasun

Epea:2026-06-26


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2026-07-03


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2026ko laguntza berriak: Industrialdeen Programa

boletina

2026ko laguntza berriak: Industrialdeen Programa


Argitaratuko:2026-06-18

Aurreikusten
boletina

Gertaera historikoa Goi Teknologiako esportazioetan


Argitaratuko:2026-06-11

Aurreikusten
boletina

Azken deia: Trantsizio berderako laguntzak


Argitaratuko:2026-06-03

Aurreikusten
boletina

ASI 2113526 - Para Gaizka


Argitaratuko:2026-05-27

Aurreikusten
boletina

Teknologia eta berrikuntza: etorkizuneko enpresentzako gakoak


Argitaratuko:2026-05-27

Aurreikusten
boletina

Europako ekonomiaren etorkizuna eta 2026rako laguntzak


Argitaratuko:2026-05-21

Aurreikusten
boletina

AA 2026: Europa hiru abiaduratan


Argitaratuko:2026-05-14

Aurreikusten
boletina

2026 Digitalizaziorako laguntzak zabalik Bizkaian


Argitaratuko:2026-05-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eraldaketa digitalari buruzko aginte-taula


Argitaratuko:2026-04-30

Aurreikusten
boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten