Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2024an
barrixeren "Eraldaketa digitala Bizkaiko enpresetan 2024an" txostenak, hirugarren edizioan, Bizkaiko enpresak digitalizazioarekin nola erlazionatzen diren aztertzen du.
Hauek dira azterlanaren helburu nagusiak:
- digitalizazio-maila neurtzea,
- digitalizazioak zer onura ekartzen dizkien identifikatzea
- enpresek digitalizazioarekiko dituzten jarrerak aztertzea.
- Bizkaiko enpresen digitalizaziorako inbertsio-aurreikuspenak ezagutzea
- Digitalizazioan aurrera egiteko zer laguntza mota behar duten galdetzea.
- Gainera, Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitalaren Indizea (ITDEB) aurkezten da, eskualdeko enpresen digitalizazio-maila neurtzen duena.
Aurten galdetu zaie lehen aldiz zein den haien digitailtzazio-maila eta zer teknologia izango den disruptiboagoa beren sektorean.
Honako hauexek izan dira txostenaren funtsezko aurkikuntzak:
DIGITALIZAZIOAREN AURRERAPENAK
Enpresen %91k aurrera egin dute digitalizazioan, oinarrizko teknologien, teknologia aurreratuen edo bien bidez. Hori dela eta, hazkuntza %1,9koa izan da aurreko urtearen aldean.
DIGITALIZAZIOKO FASEAK
Azterlanari esker, Bizkaiko enpresak zenbatu eta sailkatu dira aurreratuago dauden edo hain aurreratuta ez dauden zenbait teknologiaren arloan izandako ohiko erabileraren arabera. Horretarako, honako sailkapen hau erabili da: OINARRIZKO DIGITALIZAZIOA eta DIGITALIZAZIO AURRERATUA* (sailkapenaren taula ikusi). Bertan azaldutakoaren arabera, enpresen %65,3ren maila oinarrizkoa da, eta ez dute aldaketarik eduki 2023. urtearen aldean. %25,7k, ordea, maila aurreratua dute, eta hazkuntza 2,2 ehuneko-puntukoa izan da segmentu horretan.
SEKTORE DIGITALIZATUENAK ETA EZ HAIN DIGITALIZATUAK
Sektoreen araberako analisian adierazten denez, aldaketa nabaria izan da enpresen digitalizazioan. 2023ra arte, industriaren sektorea zen teknologia digital gehien erabiltzen zituena (%90,5, 2024ko %89,7ren aldean), eta eraikuntzaren sektorea zen hain digitalizatuta ez zegoena. 2024an, ordea, aldaketa adierazgarria gertatu da. Eraikuntzak aurrera egin duenez, digitalizazio-maila handiena daukana da gaur egun, enpresen %92,5ek ebaluatutako teknologiaren bat ezarri dutelako, nahiz eta gehienen maila oinarrizkoa izan.
2023. urtearen aldean, badago beste aldaketa handirik, digitalizazio-maila aurreratuan enpresa gehien dituen sektorea delako, hain zuzen ere. Aurreko urteetan, industriaren sektorea zen arlo horretako liderra. 2024an, ordea, zerbitzuen sektoreko enpresak dira digitalizazio aurreratuan maila handiena lortu dutenak (%28,1).
EZARRITAKO TEKNOLOGIA NAGUSIAK
Oraindik ere, enpresek gehien ezarri duten teknologia kudeaketa aurreraturako softwarearekin zerikusia daukana da (esate baterako, CRMak, ERPak…), %69,3tik %78,3ra igo delako. Izan ere, oraindik ere hedatzen ari den oinarrizko teknologia bakarra da, 14,3 ehuneko-puntu igo delako 2022. urteaz geroztik. Bestetik, honako teknologia hauek ere nabarmentzen dira: zibersegurtasuna (%61,8), cloud computinga zein birtualizazioa (%42,1) eta merkataritza elektronikoa (%38,9).
Teknologia aurreratuei dagokienez, joera aldatu egin dela baieztatu da, aurreko urtean antzeman zen bezala. Izan ere, orain arte enpresek gehien ezarritako teknologia aurreratua 3Dko simulazioarekin eta eredu birtualekin lotutakoa bazen ere, 2024an adimen artifiziala da lehenengo posizioan dagoena. Erabilera ia-ia bikoiztu egin da lurraldeko enpresen artean, euren egunez eguneko prozesuetan modu proaktiboan ezarri dituztela onartzen duten erakundeen kopurua 2023ko %8,9tik 2024ko %16,6ra igo da-eta.
DIGITALIZAZIOAREN ONURAK
Onurak multzoetan banatuz gero, gehien nabarmentzen dena kalitatea da, enpresen %65,5ek aipatu dute-eta. Ondoren, honako hauexek ere aipatu dituzte, neurri txikiagoan bada ere: informazioaren erabilera (%33,5), malgutasun handiagoa (%20,4) eta eraginkortasun handiagoa (%17,4). Onurak erabilitako teknologiaren arabera aztertzean, kalitatearekin lotutakoak iraunkorrak dira ia-ia, erabilitako teknologia edozein dela ere. Aldeak, ordea, nabariagoak dira zenbait arlotan; esate baterako, informazioaren erabilera, malgutasuna eta eraginkortasuna.
INDAR NAGUSIAK
Era berean, eraldaketa digitalari aurre egiteko orduan enpresek eskuragarri dituzten tresnak eta gaitasunak ere ebaluatu dira. Alde horretatik, enpresek inbertsiorako ahalmenean eta beharrezko baliabideen lorpenean hobera egin dutenez, errazago integratu dira digitalizaziorako prozesuan. Horrez gain, aitortu egin dute hobeto dakitela zein diren administrazioek digitalizaziorako eskaintzen dituzten laguntzak. Talentuarekin lotutako tresnei dagokienez, zertxobait handitu da euren langileen funtsezko jakintzak zein izan behar diren zehaztu dutela baieztatu duten enpresen ehunekoa (%89,1).
Bestetik, berriro ere nabarmendu egin da enpresen %88,5ek digitalizazioari aurre egiteko azpiegitura egokia dutela adierazi dutela; esate baterako, Interneterako konexioa eta beharrezko ekipamenduak. Halaber, enpresen %81,9ren esanetan, langileen jarrera aldekoa da erabat, baina %85,6k baieztatu egin dute haien zuzendaritza ondo prestatuta dagoela aldaketa kudeatzeko.
AHULEZIA ETA OZTOPO NAGUSIAK
Era berean, enpresek digitalizaziorako prozesua zailtzen duten zenbait oztopo ere badituzte. Horri dagokionez, profil teknologikoak aurkitzeko zailtasunak omen dauzkaten enpresen ehunekoak gora egin du, %48,4tik %59,5era igo delako. Hori dela eta, oraindik ere, enpresen ahulgunea da digitalizazioan aurrera egiteko orduan. Bestetik, establezimenduentzat denbora-falta ere bada oztopoa, eta, horrez gain, areagotu egin da, %48,7tik %56,1era igo delako digitalizazioari aurre egiteko astirik ez dutela dioten enpresen ehunekoa. 2024an, gainera, behera egin du digitalizaziorako plana zehaztuta omen daukaten enpresen kopuruak, %41,3koa delako 2023an eduki bazutela ziotenen %44,5en aldean. Jaitsiera horrek zerikusia izan dezake erakundearen kulturarekin edo lan-indarraren trebetasun teknologikoen faltarekin.
AURREIKUSITAKO ERAGINA
Enpresa gehienen ustez, digitalizazioak eragin adierazgarria izango du haien sektorean, eta negozioa garatzeko aukera moduan ikusten dute. Adimen artifiziala teknologia disruptiboena da.
ETORKIZUNEKO INBERTSIOAK
Aurreikuspenen arabera, hamar enpresatatik zazpik oinarrizko digitalizaziorako teknologietan inbertitzen jarraituko dute hurrengo hiru urteetan, neurri handiagoan edo txikiagoan. Digitalizazio-maila aurreratuko berezko teknologiei dagokienez, enpresa guztien %25,0k adierazi egin dute automatizaziorako aplikazio edo teknologia batzuetan sakontzeko asmoa dutela hiru urteko epean. Beraz, kopurua 2023koa bezalakoa da ia-ia.
ESKATUTAKO LAGUNTZAK
Administrazioek eman dezaketen laguntza ekonomikoa da enpresek digitalizatzen jarraitzeko eskatzen duten laguntza nagusia (%63,8). Horrelako laguntzak are eskari handiagoa dauka, teknologiak konplexuagoak diren neurrian, fase aurreratuetan gertatzen den bezala. Hartara, digitalizazioko fase aurreratuan dauden enpresen %73,9k horrelako laguntza aipatu dute, oinarrizko fasean daudenen %61,7ren aldean.
ONDORIOAK
Laburbilduta, txostenean azaltzen denez, egoera ona da Bizkaiko enpresen digitalizazioan, eta badirudi horrelaxe jarraituko duela, enpresek argi eta garbi dutelako lortutako eragina handia izango dela, euren sektorean nahiz enpresan bertan. Beraz, agerikoa da digitalizazioa prozesu saihestezina dela, lehen hain digitalizatuta ez zeuden sektoreetan aurrera egin duela eta adimen artifiziala ezartzea dela xede argia.
Nolanahi ere, ateratako informazioaren arabera, egia ere bada oinarrizkotzat jotako tresna teknologikoen ezarpena moteldu egin dela, horrelako teknologietan inbertitzeko asmoa %78,4tik %71,7ra jaitsi dela kontuan hartuta. Beraz, seguruenik, arlo horretan nolabaiteko heldutasuna daukatela uste dute enpresek.
Antzemandako egoera hori ona den arren, oraindik ere badago erronkarik, giza baliabideen arloan eta laguntza finantzarioaren premian, batez ere.
IKUSI LABURPENA
IKUSI TXOSTENA
Txostenak
barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Joerak
2025-02-17
Adimen ArtifizialaAdimen Artifizialari buruzko Europako erregelamendua indarrean sartzen da
2025-02-17
Industria 4.0Industriaren joerak 2025ean: eraldaketa jasangarri eta digitalizaturantz
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2024-12-20
IkerketakInbertsioEBko industriako I+G % 9,8 hazi zen urte batetik bestera 2023an
Eraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko2024-12-20
Euskadik 2.700 milioi inbertitu nahi ditu I+G+Bn, BPGren % 32024-12-20
2024ko IoTren Liburu Berdea2024-12-18
Smart Industry 4.02024-12-18
Biki digitalak eta 4.0 industria2024-11-21
Euskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 20242024-10-24
Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?2024-10-22
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
DES2019 – Digital Enterprise Show. Innovation Hub2019-05-13
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2025-02-21
Adimen ArtifizialaGooglek Adimen Artifizial berria kaleratu du zientzialarientzat
2025-02-17
Adimen ArtifizialaAdimen Artifizialari buruzko Europako erregelamendua indarrean sartzen da
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
2023-11-21
Adimen ArtifizialaAdimen artifizialak nola aldatuko duen gure bizimodua bost urtean
EBk munduko adimen artifizialaren lehen legea onartu du2023-12-11
Robotikaren eta adimen artifizialaren arteko aldeak2023-11-17
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Laguntzak
Pilotu Laguntza Programa - 20242024-09-30
Kloud Laguntza Programa - 20242024-08-28
Elkartu Laguntza Programa - 20242024-08-08
KSI Berritzaile+ Programa - 20242024-08-01
Ekintzailetzarako eta Gizarte Berrikuntzarako laguntza-programa 2024 - 2. Lehialdia2024-06-27
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren Bigarren Laguntza-Deialdia 20242024-06-27
Erronka 2024 Laguntza Programa2024-06-20
Ekintzaile + laguntza-programa2024-05-02
NEOTEC 2024 Programa2024-04-05
Hazinnova Laguntza Programa - 20242024-04-03
Merkataritza, Ostalaritza eta Artistak digitalizatzeko laguntzak2020-03-30
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: Nola erabiltzen da adimen artifiziala fabrikazioan?