menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

norabidea 2016

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

barrixe-Berrikuntza Behatokiaren bidez eginiko Norabidea 2016 azterketak dio Bizkaiko enpresen erdiak baino gehiagok (%53) aitortu du azken lau urteotan berrikuntza jardueraren bat egin duela etengabe edo aldizka. Portzentaje hori handiagoa da iazko %49,4a baino.

Etengabe berritzen duten enpresak kontuan hartzen baditugu, ikusiko dugu %30,7k modu jarraituan garatu dituela berrikuntza jarduerak 2012-2015 epealdian; horrek esan nahi du halako enpresen kopurua nabarmen hazi dela eta tarte txikiagoa dagoela hobetzeko jarduera puntualak egiten dituztenen eta berrikuntzak denboran zehar modu planifikatuan garatzen dituztenen artean.

Gainera, inkesta honi esker egiten den Berrikuntzaren Intentsitatearen Indizeak (jarduera berritzailearen sistematizazio gradua neurtzen duenak) adierazten du enpresa berritzaileen %30,7k berrikuntza maila handia edo oso handia duela. Portzentaje hori iazkoa baino apur bat handiagoa da (%29,6).

Norabidea 2016 txostenean bada beste ondorio nagusi bat ere, enpresen %67,2k uste baitu berritzeko hartutako erabakia arrakastatsua izan dela. Hona hemen lortu dituzten emaitzak: kalitate handiagoa (%83,5), produktu-sorta zabalagoa (%79), fakturazio handiagoa (%77,2), eta malgutasun handiagoa produkzioan (%74,5).

Azterlanaren emaitzetan ikus daiteke lankidetza faktore erabakigarria dela berritzeko prozesuetan. Enpresen %41,8k diote beste batzuekin lankidetzan aritu direla (portzentajea 7 puntu hazi da) eta gero eta protagonismo handiagoa ematen dietela merkatuko eskakizunei. Hiru enpresatik batek lankidetzan jarduten du modu jarraituan (%36,6).

Hona hemen Norabidea 2016 azterlanean analizatu diren alderdi batzuk:

  • Bizkaiko enpresen jarduera berritzailea
  • Berrikuntza intentsitatearen indizea
  • Enpresetako berrikuntzaren ezaugarriak
  • Enpresa ez berritzaileak, nolakoak diren eta zergatik ez duten berritzen.
  • Kultura berritzailea: giza kapitala, ezagutzaren kudeaketa eta berrikuntza babesteko metodoak.
  • Lankidetza da berrikuntzarako bidea
  • Marketin eta merkaturatze arloetako berrikuntzak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten