menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Egia esan, AA urrats erraldoiak ematen ari da, gero eta presentzia gehiago duelarik horrelako teknologiak erabiltzen ohituta ez dauden sektoreetan ere. Zenbaterainoko eragina izango du azkenean gure egunerokotasunean? Algoritmo batek zehaztuko al du nolako gaitasunak dauzkaten zure seme-alabek edo zein izan litekeen lanbiderik onena eurentzat? Adituen arabera, horrelakoxea izango da mundua 2030ean.

Hain zuzen, galdera horiexek erantzun nahi ditu Bankinter Berrikuntza Fundazioaren nazioarteko eta diziplina anitzeko Future Trends Forum (FTF) think tank-ak, zeinak mundu osoko 500 bat adituren laguntzarekin urtero aztertzen baititu nolako aukerak eta etorkizuna izango duten joera berritzaileek. Hogeita hamabigarren edizio honetan, FTFk galdera hau planteatu du: nolakoa izango da AA 2030ean? Erantzuna aurkitzeko teknologia horren garapena aztertu dute, baina baita ere bere gaitasunak eta datozen hamar urteetan gure bizitzetan izango dituen inpaktuak.

1.- Hezkuntza

Tradizionalki, hezkuntza sektoreari asko kostatu izan zaio aldaketak onartzea, agian oso sistema konplexua delako. Nolanahi ere, FTFko adituek uste dute hamar urte barru adimen artifiziala barruraino sartuko dela hezkuntza arloan.

Horrek esan nahi du bide desberdinak sortuko direla, eta ikasleek ez dutela egokitu beharko denentzat berdina izango den eta aurretik ezarrita dagoen curriculum bakar batera.

2.- Osasuna

Pazienteen parametroak neurtzen dituzten gailuak sortuko dira, baina ez hori bakarrik. Horrezaz gain, adimen artifizialak datuak eta sintomak alderatu ahal izango ditu etorkizuneko eszenatokiak, balizko gaixotasunak eta haien tratamenduak aurreikusteko. Zentzu horretan, AA lagungarri izango da medikuentzat, zeintzuek denbora eta arreta gehiago eskaini ahal izango baitiete beren pazienteei.

3.- Hiritarren pribatutasuna eta segurtasuna

Datu kopuru handiak prozesatu ahal izango dira hainbat arlotan erabaki hobeak hartzeko, esate baterako, osasun publikoan, finantza inklusioan, klima aldaketaren arloan edo hondamendi naturalek eragindako larrialdi egoeretan laguntza ematean.

5.- Enpresa ingurunea

Imajina dezagun, adibidez, enpresa handi bat bere jarduera dibertsifikatzen ari dela, eta zalantzan dagoela negozio-eredu desberdinen artean. Zuzendaritza-karguen sena gutxietsi gabe, AAn oinarritutako algoritmoak lagungarri izango dira jakiteko nolakoa den sektorearen egungo egoera, etorkizuneko eszenatokiak, lehiaren bilakaera, e.a. Gainera, AA erabili ahal izango da orobat finantza marjinen bilakaera eta langileen jarduna aztertzeko. Funtsean, lagungarri izango da erabaki gehiago eta hobeak hartzeko.

6.- Administrazio publikoa

Administrazio Publikoak ere erronka teknologiko garrantzitsua dauka aurrean; adituen arabera, eraginkorrago izatea lortu behar du, hiritarrei zerbitzu hobeak eskaintzeko. Hori dagoeneko ari da gertatzen smart city direlakoetan: udal batek auto ilaren, espazio jakin batzuetako ur premien edo argiztapen publikoko eremuetako pasabideen kontrola automatizatzen badu, adimen artifizialak zehaztasun osoz esango dio zein eremutan egin behar duen ahalegin handiena, eta nola egin behar duen.

elconfidencial.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Torres Quevedo laguntzak – 2019

boletina

Torres Quevedo laguntzak – 2019


Argitaratuko:2019-12-12

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren etorkizuna


Argitaratuko:2019-12-05

Aurreikusten
boletina

2020an industria sektorea eraldatuko duten joerak


Argitaratuko:2019-11-28

Aurreikusten
boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan


Argitaratuko:2019-11-07

Aurreikusten
oharra

Renove Industria 4.0 - 2019


Argitaratuko:2019-11-05

Aurreikusten
boletina

Kutxazainak badaki nor zaren


Argitaratuko:2019-10-31

Aurreikusten
boletina

Lider berritzaileen 7 jarrera


Argitaratuko:2019-10-24

Aurreikusten
boletina

I+G+B-ko proiektu industrialentzako laguntzak


Argitaratuko:2019-10-17

Aurreikusten
extra

Ezagutu Hazinnova: Zure ETE-ak berrikuntzan duen atea


Argitaratuko:2019-10-10

Aurreikusten
boletina

Oroimen-galerak detektatzen dituen armairu adimendun bat diseinatu da


Argitaratuko:2019-10-03

Aurreikusten
boletina

Eskualde Mailako Berrikuntzako Adierazleen Koadroa 2019


Argitaratuko:2019-09-26

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren Munduko Indizea 2019


Argitaratuko:2019-08-08

Aurreikusten
boletina

Laguntzak EkoDiseinurako, Ekonomia Zirkularreko Demostraziorako eta EkoBerrikuntzarako


Argitaratuko:2019-07-11

Aurreikusten
oharra

Pilotu Programa


Argitaratuko:2019-07-02

Aurreikusten