menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Tematuta gaude argindarrarekin, argindarra nahi dugu etorkizuneko energia iturri bakartzat, eta ahaztuta daukagu munduko erregai ez kutsagarri erreserba handiena: hidrogenoa. Posible da gas hori sortzea iturri berriztagarriak erabiliz eta posible da baita ere biltegiratzea eta erregai pilen bitartez erabiltzea argindarra sortzeko kutsatu gabe. Etorkizunari begira, energia arloan gakoa izango da energia sortzeko gai izango den bektore metagarri bat aurkitzea.

Trantsizio Energetikoari buruzko azken konferentzian, hizlari guztiek bektore berbera proposatu zuten CO₂ isuri gero eta handiagoak murrizteko, alegia, hidrogenoa (H₂). Adituen arabera, gas horrek erregai kutsagarri guztiak ordezkatuko ditu hamar urteko epean.

Etorkizun ez oso urrun batean, erregai pila bat egongo da gaur egun gasa, gasolioa edo beste edozein erregai kutsagarri erretzen duten galdarak dauzkagun lekuetan, eta erregai hori gai izango da argindarra sortzeko hidroduktu komertzialetatik iritsiko den hidrogenoarekin. Nahikoa izango da kaletik hartutako oxigenoa injektatzea eraikin oso batek behar duen argindar guztia sortzeko, erregai tradizionalak erretzean lortzen den errendimenduaren ia hirukoitzarekin eta gas kutsagarririk isuri gabe. Gainera, erregai pila horrek ur-lurruna sortzen du hondakin gisa; lurrun hori berogailuetan erabili ahal izango da neguan, eta baita ere udan beroa hotz bihurtzeko eta aire girotua izateko, xurgatze-makina baten bidez.

Honda auto fabrikatzaile japoniarrak Home Energy Station garatu du, eguzki energiatik hidrogenoa lortzeko balio duen etxerako sistema autonomo bat. Gero, hidrogeno hori erabili ahal izango da erregai pilekin dabiltzan ibilgailuak kargatzeko, eta etxerako argindarra eta ur beroa lortzeko.

Japoniak bezala, Europako gobernuak ere hasi dira hidrogenoaren inguruko ikerketa eta garapen programak sortzen, eta teknologia horiek merkaturatzen hasteko fasean daude jada.

Alemaniak dagoeneko abiarazi du hidrogeno pilekin dabilen munduko lehenengo trena, konbustioak eragindako isuri kutsagarri guztiak desagerrarazten dituena. Alemaniak, energia berriztagarrien erabileran eta erregai fosilak baztertzeko prozesuan lider bihurtu denak, bat egin du Japoniarekin, apustu irmoa eginaz hidrogenoan oinarritutako etorkizun energetiko baten alde. Honda, DaimlerChrysler, Ford, General Motors/Opel, Hyundai, Kia, Renault/Nissan, Toyota eta beste hainbat konpainia hidrogenozko ibilgailuekin lotutako proiektuak garatzen ari dira.

theconversation.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea
Terminalean

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera - 2019

extra

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera - 2019


Argitaratuko:2020-02-27

Aurreikusten
boletina

Sistema bat garatu dute gorriz dauden semaforoak saihesteko


Argitaratuko:2020-02-20

Aurreikusten
boletina

Airea ur bihurtzen duten hidropanelak


Argitaratuko:2020-02-13

Aurreikusten
boletina

3i Programa: berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari diru laguntzak


Argitaratuko:2020-02-06

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta markak Bizkaian - 2019


Argitaratuko:2020-01-30

Aurreikusten
boletina

Enpresa sortzaileentzako laguntzak


Argitaratuko:2020-01-23

Aurreikusten
boletina

2020an etxeak adimendunago bihurtuko dira


Argitaratuko:2020-01-16

Aurreikusten
extra

Enpresak sortzeko laguntza berriak


Argitaratuko:2020-01-10

Aurreikusten
boletina

IBMrentzat 2020an giltzarriak izango diren bost teknologikoak


Argitaratuko:2020-01-09

Aurreikusten
boletina

Ikerketa Sustatzeko Laguntzak


Argitaratuko:2019-12-20

Aurreikusten
oharra

Gabon Zoriontsuak ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2019-12-19

Aurreikusten
boletina

Torres Quevedo laguntzak – 2019


Argitaratuko:2019-12-12

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren etorkizuna


Argitaratuko:2019-12-05

Aurreikusten
boletina

2020an industria sektorea eraldatuko duten joerak


Argitaratuko:2019-11-28

Aurreikusten
boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten