menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Berrikuntza teknologikorako jardueren arloko gastuak % 5,7 egin du gora Euskal Autonomia Erkidegoan 2017an. 2009tik izan den igoerarik handiena da

Produktu berritzaileek enpresen negozio-zifraren % 50,6 sortzen dute. Euskal enpresek berrikuntza teknologikorako jardueretan 2.668,1 milioi euroko gastua egin zuten 2017an, aurreko urteko gastua baino % 5,7 handiagoa, EUSTATek landutako datuen arabera. Berrikuntza teknologikoaren jardueren barruan, jarduera nagusienak dira barneko I+Gko gastua, gastu osoaren % 51,1, Makineria eta ekipoa erostea, gastu osoaren % 19,2, eta kanpoko I+Gko gastua, gastu osoaren % 16,3; hartara, gainerako jardueretarako gastu osoaren % 13,4 geratzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoan, 2017an, enpresen % 16,04k egin zuten berrikuntza teknologikoa edo bestelako berrikuntza; 2016an baino 4 hamarren txikiagoa da ehuneko hori. Edonola ere, 10 langile edo gehiagoko enpresak soilik aintzat hartuta, enpresa berritzaileen ehunekoa % 32,64ra arte gehitzen da; kasu horretan ere, 2016an baino 1,4 puntu txikiagoa da ehunekoa.

2015-2017 aldian, enpresa guztien % 10,9k izan zuten berrikuntza teknologikoa, hau da Euskal Autonomia Erkidegoan 17.614 enpresa berritzaile izan zen; aurreko aldian baino 0,5 puntu txikiagoa da ehunekoa.

Enpresa berritzaileek erakunde baten edo gehiagoren finantzaketa publikoko laguntzak jaso ditzakete. Berrikuntza teknologikoa duten enpresen % 29,1ek finantzaketa publikoa jaso zuten. Laguntza horien jatorriari erreparatzen bazaio, nabarmentzen dira Eusko Jaurlaritzaren eskutik jasotako laguntzak, enpresa berritzaile guztien % 20,4k jaso baitzituzten. Horrek esanahi du Eusko Jaurlaritzak guztiz edo modu partzialean finantzatzen dituela laguntza jasotzen duten enpresa berritzaile guztien % 70,3.

Enpresen % 85,2k uste dute berrikuntzak eragin positiboa duela haien produktuetan —izan ondasun, izan zerbitzu—, % 73,9k uste dute eragin positiboa duela haien barneprozesuetan, % 50,6k uste dute eragin positiboa duela enpleguan eta % 46,1ek uste dute bestelako eragin positiboak ere badituela, hala nola ingurumen-inpaktu txikiagoa edo langileen osasun hobea.

Zehazki, enpresen % 52,0k uste dute zenbait faktorek berrikuntza teknologikoa eragozten duela. Faktore horien artean, faktore ekonomikoak nabarmentzen dira, % 43,5. Hartara, enpresek gehiegizko arrisku ekonomikoak nabarmentzen dituzte, % 35,8k, baita berritzearen ondoriozko kostu handiak, % 37,8k, eta finantzaketa-iturri egokien falta, % 32,1ek.

Produktua berritu duten enpresen kasuan, negozio-zifraren % 50,6 haien produktu berritzaileetatik dator, eta, hartara, negozio-zifra gainerako % 49,4 aldatu gabeko edo aldaketa txikiko produktuen ondoriozko da.

Berrikuntza ez teknologikoari dagokionez, hau da, antolaketako edo merkaturatzeko berrikuntzari dagokionez, enpresen % 9,5ek egiten dute berrikuntza ez teknologikoa.

eustat.eus

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan

boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten
boletina

2026 laguntza berriak enpresentzat


Argitaratuko:2026-03-18

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2026: kudeaketa hobetzeko proiektuetarako laguntza


Argitaratuko:2026-03-12

Aurreikusten
boletina

Bizkaian berritzeko eta hazteko laguntza berriak


Argitaratuko:2026-03-05

Aurreikusten
boletina

Laster irekiko dira laguntzak: Berrikuntzarako 2i Programa eta Nazioartekotzeko Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-26

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileentzako Laguntzak eskatzeko azken egunak


Argitaratuko:2026-02-19

Aurreikusten
boletina

EBko Ingurumen Legeak nola eragiten dien enpresei


Argitaratuko:2026-02-12

Aurreikusten
boletina

Baduzu proiektu berritzailerik? Zabalik daude 2i eta 3i Laguntzak


Argitaratuko:2026-02-05

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresak Europako I+G rankingean


Argitaratuko:2026-01-29

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza eta nazioartekotzea sustatzeko hiru laguntza berri


Argitaratuko:2026-01-22

Aurreikusten
boletina

MITen apustuak etorkizuna eraldatzeko


Argitaratuko:2026-01-15

Aurreikusten