menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Adimen artifizialak errespetatu egin behar ditu oinarrizko eskubideak, aplikatzekoa den araudia eta oinarrizko printzipioak eta, gainera, teknikoki sendoa eta fidagarria izan behar du, dio teknologia hau garatzeko eta erabiltzeko EBko zuzentarau etikoen lehen zirriborroak.

EBk duela aste batzuk ezagutarazi du adimen artifiziala Europan bultzatzeko egin duen plana. Horrekin batera, aditu talde batek adimen artifiziala (AA) garatzeko eta erabiltzeko zuzentarau etikoak biltzen dituen lehen zirriborroa egin du, eta abenduaren 18an argitaratu da agiri hori.

Zirriborro horretan hainbat aukera ematen dira adimen artifizialeko tresnen garatzaileek eta erabiltzaileek ziurtatu dezaten euren tresnek errespetatzen dituztela oinarrizko eskubideak, aplikatzekoa den araudia eta oinarrizko printzipioak eta, orobat, egiazta dezaten teknikoki sendoak eta fidagarriak direla.

“Gizakiok badugu kode etiko bat, ulertzen dugu zer dagoen ondo eta zer gaizki, eta lege sistema bat sortu dugu hori guztia babesteko. Antzeko kode bat eta arau-multzo bat behar da AArentzat ere” dio zirriborroak. Agiriak dio AAk bete egin behar dituela oinarrizko segurtasun arauak. Zentzu horretan, ezingo da erabili gizakiei inolako kalterik eragiteko; ezingo du gizakion askatasuna mugatu (“jendea ez da egongo AArekin funtzionatzen duten makinen menpe edo haien agindupean”); zuzentasunez erabiliko da, ez inor baztertzeko edo estigmatizatzeko; gardentasunez funtzionatu behar du (“ezinbestekoa da jakitea zertarako garatzen den AA, zein diren bere helburu espezifikoak eta nola erabiliko den”); eta AA garatzearen helburu bakarra izango da norbanako bakoitzaren eta gizarte osoaren ongizatea lortzea, baita munduko herrialde pobreenetan ere.

Hiritarrek eta ekosistema teknologikoak agiri horri buruzko iritziak eman ahal izango dituzte urtarrilaren 18ra arte. Horrekin batera, Europako AA Aliantzak hainbat eztabaida antolatu ditu teknologia honen paperari buruz. Aditu taldeak 2019ko martxoan aurkeztuko dizkio bere behin betiko zuzentarauak Batzordeari, hark aztertu ditzan eta proposamena gauzatzeko modua proposatu dezan.

computerworld.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2020an etxeak adimendunago bihurtuko dira

boletina

2020an etxeak adimendunago bihurtuko dira


Argitaratuko:2020-01-16

Aurreikusten
extra

Enpresak sortzeko laguntza berriak


Argitaratuko:2020-01-10

Aurreikusten
boletina

IBMrentzat 2020an giltzarriak izango diren bost teknologikoak


Argitaratuko:2020-01-09

Aurreikusten
boletina

Ikerketa Sustatzeko Laguntzak


Argitaratuko:2019-12-20

Aurreikusten
oharra

Gabon Zoriontsuak ❄ Feliz Navidad


Argitaratuko:2019-12-19

Aurreikusten
boletina

Torres Quevedo laguntzak – 2019


Argitaratuko:2019-12-12

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren etorkizuna


Argitaratuko:2019-12-05

Aurreikusten
boletina

2020an industria sektorea eraldatuko duten joerak


Argitaratuko:2019-11-28

Aurreikusten
boletina

Zortzi startup etorkizuneko garraioa ulertzeko


Argitaratuko:2019-11-21

Aurreikusten
boletina

Zure ordez bidaiatuko duen robot sofistikatu bat


Argitaratuko:2019-11-14

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaiko enpresa esportatzaileetan


Argitaratuko:2019-11-07

Aurreikusten
oharra

Renove Industria 4.0 - 2019


Argitaratuko:2019-11-05

Aurreikusten
boletina

Kutxazainak badaki nor zaren


Argitaratuko:2019-10-31

Aurreikusten
boletina

Lider berritzaileen 7 jarrera


Argitaratuko:2019-10-24

Aurreikusten
boletina

I+G+B-ko proiektu industrialentzako laguntzak


Argitaratuko:2019-10-17

Aurreikusten
extra

Ezagutu Hazinnova: Zure ETE-ak berrikuntzan duen atea


Argitaratuko:2019-10-10

Aurreikusten