menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Euskadi, Europako liderra da enpresen digitalizazioan. Baina, Orkestrak eginiko azterlan baten arabera, euskal ETEek ez dute gainditu merkataritza elektroniko bidezko salmenten ikasgaia.

Euskal enpresak Europako abangoardian daude antolakundeen eta produkzio prozesuen digitalizazioan, baina herren dabiltza merkataritza elektroniko bidezko salmentan. Horixe da Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuak Euskaltelekin batera prestatu duen “Economía y sociedad digitales en el País Vasco en 2019” txosteneko ondorioetako bat. Azterlan horrek frogatu du Euskadik aurrerapausoak eman dituela bere ekonomia eta gizartea digitalizatzeko bidean, baina hainbat ñabardura azaleratu ditu jorratu dituen bost dimentsioetan.

Hala, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako seigarrena da -alderaketa herrialdeka egin da, ez beste eskualde batzuekin- teknologia digitala enpresetan integratzeari buruzko atalean. Kontzeptu horrek, alde batetik, negozioen digitalizazio gradua neurtzen du. Eta, bestetik, merkataritza elektronikoa. Euskadi lider eztabaidaezina da bi arlo horietatik lehenengoan, nahiz eta azken urteko hazkundea (% 4,37) ez den izan 2017-2018 urteen artekoa bezain bestekoa (% 11,63). Halere, euskal enpresek -batik bat ETEek- badute zer hobetu Internet bidezko salmenta elektronikoaren arloan, adierazle horretan Euskadi Europako batez bestekoaren azpitik baitago.

Euskadik, bestalde, “baldintza onetan” ekin dio trantsizio digitalari beste bi dimentsio garrantzitsuri esker: konektagarritasuna eta zerbitzu publiko digitalak. Aurrerapen “handiak” egin dira konektagarritasunean. Azken urteotan lan handia egin da banda zabal azkarra eta ultra-azkarra ezartzeko, eta horri esker, Euskadi “Europako liderren artean dago arlo horretan”. Azterlanaren arabera, Euskadik “dimentsio honetan izan du eboluzio onena”, % 8,45eko hazkundea izan duelarik azken urtean (aurrekoan izandako bikoitza) eta “Danimarka edo Luxenburgoren aurretik kokatu delarik”.

Eraldaketa digitaleko prozesuan hobetu beharreko alderdietako bat da giza kapitalarena. Aldagai hori “estankaturik dago azken urteotan”, nagusiki, Europar Batasunean gaitasun digitalak neurtzeko eskakizunak zorrotzagoak direlako orain. Agintariak hasi dira neurtzen nolako gaitasuna duten herritarrek softwarea erabiltzaile-mailan erabiltzeko orduan (testu prozesagailuak, aurkezpenak eta marrazkiak dituzten dokumentuak, programazio lengoaia, e.a.). Eta hor Euskadi 25. postuan kokatu da. Horrek esan nahi du datozen urteetan garrantzitsua izango dela “gaitasun digitalak bultzatzen jarraitzea”.

orkestra.deusto.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten