menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Hilabetetako lan isilaren ondoren, Covariant enpresak beso robotiko adimendun batzuk aurkeztu ditu jendaurrean, gai direnak ia edozein objektu manipulatzeko sekulako zehaztasunarekin eta abiadurarekin. Konpainiaren asmoa da biltegi batek horrelako 10 robot izan ditzala langile bakoitzeko.

Egoitza Berkeleyn (AEBak) duen robotika arloko startup txiki batek erronka bat jaso zuen 2018ko udan. Biltegiko logistika-teknologien hornitzaile handi batek, Knapp enpresak, beso robotiko berri bat behar zuen, adimen artifizialeko (AA) teknologiak gidatua eta albait objektu desberdin gehien eusteko gai zena. Hala, hilabete eta erdiz, erraldoiak astero bidaltzen zion startup-ari gero eta konplexuagoak ziren artikuluz osatutako zerrenda bat, bere bezeroen produktu-sorta osoa ordezkatzen zutenak (kaxa ilunak, kaxa gardenak, pilula paketeak, galtzerdiak, e.a.). Startup-ak artikulu horiek erosten zituen eta astebete geroago bideo bat bidaltzen zion enpresari, zeinetan ikusten baitzen beso robotikoa gai zela artikuluak edukiontzi batetik bestera eramateko.

Enpresa txikiak garaitu egin zituen Knapp handiko exekutiboak. Exekutibo horiek sei edo zazpi urte zeramatzaten startup-ei erronka jotzen, baina inork ez zuen lortu gainditzea. Horregatik, oraingoan ere emaitza bera espero zuten. Baina, denen harridurarako, jasotako bideoan ikusten zen startup honen beso robotikoak objektu guztiak mugi zitzakeela, zehaztasun bikainarekin eta produkziorako behar besteko abiadurarekin.

Orain, Covariant izeneko startup-a ilunpetik atera da eta Knapp-ekin batera garatutako lanaren berri eman du. Erraldoiak dagoeneko inplementatu ditu Covariant-en algoritmoak bere bezeroen bi biltegitan. Horietako bat (Alemaniako Obeta hornitzaile elektrikoak operatzen duena) produkzio-lanetan ari da joan den irailetik. Covariant-eko fundatzaileek diotenez, Covirant-ek laster itxiko du beste akordio bat robotika industrialaren arloko beste erraldoi batekin.

Albiste honek aldaketa bat eragingo du AAk gidatutako robotikaren arloan. Horrelako sistemak ingurune akademiko oso mugatuetan erabili izan dira orain arte. Baina Covariant-ek uste du bere sistema ongi egokitu daitekeela mundu errealaren konplexutasunera, eta prest dagoela biltegietan erabiltzen hasteko.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an

boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten
boletina

Digitalizaziorako eta Berrikuntzarako Laguntzak


Argitaratuko:2025-04-24

Aurreikusten