menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Nahiz eta luzaroan jasangarritasunari begiragarapen teknologikoa gai korapilatsua dela uste izan, oraintsuko berrikuntzek gure planetarentzako etorkizun ‘berdeagoa’ sortzea izan dute xede.

2023an, krisi klimatikoak munduan eta gure bizitzetan duen eragina gero eta nabariagoa den neurrian, teknologiaren eta berrikuntzaren sektorean lan egiten dutenek badakite‘gai atsegina’ baino zerbait gehiago dela jasangarritasuna: ‘premiazko eskakizuna’ da.

Azken urteotan, sektore teknologikoko berrikuntzan eragin handi-handia eduki dugeure karbono-aztarna globalaren murrizketa hobetzeko eta ingurumenari egindako kaltea arintzeko gurariak.

Berrikuntza eta jasangarritasunauztartzeko bultzada hori larrialdi klimatikoagatik gero eta kezkatuago dagoen eta horren berezko arriskuen jakitun dagoen gizartearen miaketak nolabait zuzentzen badu ere, neurri batean, gobernuak eta instituzio publikoak bete-betean saiatu dira berrikuntza positibo eta jasangarrirako ahalegin horiek sustatzen.

Europar Batasunaren arloan, jasangarritasuna eta teknologia bloke erkideak ‘iragaitza bikiaren’inguruan duen ideiaren parte dira, eta horrek iraultza digitala zein kontinentearen eraldaketa ekologikoa uztartzea dauka helburu:Europako Itun Berdea.

Berrikuntza digitalari esker, energiaren erabilera hobetzen dugu, gutxiago kontsumitzen dugu, geure energia-iturriak ordezkatzen ditugu eta karbono-isuri batzuk ere aurrezten ditugu. Izan ere, bilera edo hitzaldi bat modu birtualean linean egin daitekeenean, erregaia ezinbestean kontsumitzen duen bidaia aurrezten da bulegora joateko.

Bien bitartean, Europar Batasuna arreta handiz ari da jasangarritasunaren eta berrikuntza teknologikoaren arteko harremana negoziatzen, batak bestea oztopatzen ez duela ziurtatzeko, biak banatzen dituen lerroa fin-fina delako.

Gaur egun, teknologia digitalek EBn kontsumitzen den energiaren %8-%10 behar dute, Europako Batzordearen datuen arabera, eta atmosferara isurtzen ditugun berotegi-efektuko gasen %2-%4 sortzen dituzte. Ehuneko txikiak direla dirudien arren, nahikoa zenbaki esanguratsuak dira, egia esan.

Aurten, Patenteen Europako Bulegoak (PEB), asmakizun berriei patenteak ematen dizkien erakunde europarrak, antolatzen duen sariak omenaldia egin dieeuren talentua zein trebetasunak berrikuntza teknologiko jasangarrien sorreraren zerbitzura jartzen dituzten adituei, gizadiari ez ezik, planetari ere laguntzen diote-eta.

Patricia de Rango, Daniel Fruchart, Albin Chaise, Michel Jehan eta Nataliya Skryabina asmatzaile frantsesek osatutako talde parte-hartzaileetako bat ‘Ikerkuntza’ kategoriako irabazlea izan da, hidrogenoa disko-forma solidoan erraz-erraz konprimatu, biltegiratu eta garraiatzen duen teknologia garatu du-eta.

Hidrogenoak funtsezko zeregina du ‘energia garbiranzko’ iragaitzan, erregai fosilak baino hiru aldiz energetikoagoa delako. Dena dela, badago arazorik, oro har leku gehiago behar duelako eta energia gehiago behar duelako konprimatzeko eta biltegiratzeko orduan.

Zientzialariek sortutako teknologiak errazago biltegiratzeko eta garraiatzeko aukera ematen duenez, funtsezko faktorea da klima-aldaketari aurre egiteko orduan.

es.euronews.com

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak

boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten
boletina

Urte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera


Argitaratuko:2024-05-30

Aurreikusten
boletina

4.0 Industriarako eta Digitalizaziorako Laguntzak


Argitaratuko:2024-05-22

Aurreikusten
extra

Digitalizaziorako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-05-13

Aurreikusten
boletina

Digitalizazioa Europan


Argitaratuko:2024-05-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 63,5ek eraldaketa digitaleko prozesuei ekin zien 2023an


Argitaratuko:2024-04-26

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 23,5 digitalizazio-fase aurreratuan dago


Argitaratuko:2024-04-18

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitalari Buruzko Txostena


Argitaratuko:2024-04-12

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako azken laguntzak kontsultatu


Argitaratuko:2024-04-04

Aurreikusten
oharra

Adimen Artifizialak presentzia handiagoa du Bizkaiko enpresetan


Argitaratuko:2024-03-20

Aurreikusten