menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Esaera zahar batek dioenez, “ezin zaio jarri aterik zelaiari” edo, kostaldean esaten duten bezala, “ezin zaio jarri mugarik itsasoari”. Baina Extremadurako enpresa batek iskin egin dio atsotitz horri eta sentsore-sistema oso bat garatu du, zelaian bertan kokatuko dena. Zehazkiago, ureztatze-instalazioetarako pentsatuta dago, konponbidea eman diotelarik teknologia berriek nekazaritzan aurkitu duten basamortuari.

Miajadas Telecom enpresak (Laura Otero Taldeko filiala) garatu du sistema hori. Miajadas Telecom telekomunikazioetan espezializatutako enpresa bat da, bere I+G+B esparrua duena.

Enpresa horrek sortu du Riega-T, urruneko kontrolerako gailu bat, ureztatze-sistemetako hodiak kontrolatzen dituzten balbuletan koka daitekeena eta nekazariari denbora errealeko informazioa ematen diona: presioa, emaria, PHa, hezetasuna, tentsioa, e.a.

Parametro horiek dispositibo mugikorretarako aplikazio batean eta ordenagailuan bistaratzen dira. Gainera, arazoren bat sortzen denean, programak aukera ematen du horren araberako ekintzak garatzeko. “Lehen nekazariak ezin zuen jakin zer gertatzen ari zen soroan bera ez zegoenean. Adibidez, ur-mozketa batek galera handiak eragin zitzakeen udan, baldin eta nekazaria ez bazen sorora hurbiltzen egun pare batean. Dispositibo honek ureztatze-sistema abiarazi edo geldiarazi dezake etxetik, eta aukera ematen du emarien presioa kalkulatzeko, hodi batek behar bezala funtzionatzen duen ala ez egiaztatzeko, e.a.” azaldu du Pérezek.

Sistema honen abantaila garrantzitsuetako bat da erraz egokitzen dela, sarrera-irteeretarako sentsore desberdinak dituen xafla modular batean oinarritzen delako. Oinarrizkoenak posible egiten du sentsore nagusiarekin komunikatzea. Ureztatze-instalazio guztietan dago balbula nagusi bat, uraren pasabidea irekitzen eta ixten duena. Riega-T sistemak balbula horren pasabidea kontrolatzen du, baita irteerako presioa ere, eta sarkinentzako sentsore bat du, etxola ireki dela detektatzeko. Gainera, horrelako sistema gehienek eguzki-xafla txiki batekin funtzionatzen dute eta Miajadas Telecom enpresaren proiektu honek erradiazioa eta bateria ere neurtzen ditu.

hoy.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute

boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten
oharra

norabidea 2024: Berrikuntza Bizkaiko Enpresetan


Argitaratuko:2024-06-19

Aurreikusten
boletina

Teknologia Transferentziarako Laguntzak


Argitaratuko:2024-06-13

Aurreikusten
boletina

Klimarako berrikuntza positiboa


Argitaratuko:2024-06-05

Aurreikusten