menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Adimen Artifizialaren (AA) eta Machine Learningaren (ML) inguruko solasa ez da teoria hutsa. ML bezalako puntako teknologien ikerketa eta garapenak argi uzten du sistema informatikoak gai izan daitezkeela emaitzak aurreikusteko eta osasun arloko langileen lana hobetzeko zeregin espektro oso zabal batean.

Esaterako, FDAk (farmako eta elikadura produktuen zertifikazio-agentzia estatubatuarrak) aurten onartu du diagnostiko medikoak egiteko diseinatutako lehen AA: retinopatia diabetikoak detektatzeko test bat da eta diagnostikoak egin ditzake gizakiaren parte-hartzerik gabe.

Halere, hau hasiera besterik ez da. Osasun sektorea eraldaketa handi baten atarian dago, eta aldaketa prozesu horren eragileak dira adimen artifiziala, ikaskuntza automatikoa eta datu-iturri kopuru handi bat, hala nola: historial elektronikoak, genoma sekuentziatuak, gailu mugikorrak, sentsore integratuak edota paziente bakoitzaren fakturazio historiala.

Dagoeneko milaka konpainiak erabiltzen dituzte AA eta ML konponbideak pazientearen esperientzia hobetzeko. Adibidez, Zocdoc enpresak AA sistema bat darabil sinplea dirudien arren sarritan pazienteak zapuzten dituen arazo bat konpontzeko: aplikazio bat sortu du pazienteen txartelak eskaneatzeko eta jakiteko aseguru mediko bakoitzak zein espezialistaren zerbitzuak barne hartzen dituen. Deep Learning edo Ikaskuntza Sakoneko eredu batetik abiatuta, eta osasun txartel askorekin osatutako sare neural bat osatuz, Zocdoc-ek sistema bat sortu du txarteletik datuak atera eta datu horiek osasun aseguruetako datu-baseekin kontrastatzeko denbora errealean, horrela jakin baitaiteke estalita dagoen aseguru jakin bateko paziente batek medikuari egingo dion bisita.

interempresas.net

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2026-11-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Elektrizitatea sortzen duten leihoak eta fatxadak

boletina

Elektrizitatea sortzen duten leihoak eta fatxadak


Argitaratuko:2026-10-22

Aurreikusten
boletina

Etorkizuneko erronka eta joera nagusiak


Argitaratuko:2026-10-15

Aurreikusten
boletina

Global Innovation Index 2026: teknologiak eta polo emergenteak


Argitaratuko:2026-10-08

Aurreikusten
boletina

Industria 4.0: bi abiadurako eraldaketa


Argitaratuko:2026-10-01

Aurreikusten
boletina

Enpresen kudeaketa aurreratua bultzatzeko laguntzak


Argitaratuko:2026-09-23

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako laguntzak: irailean irekitako epeak


Argitaratuko:2026-09-03

Aurreikusten
boletina

Fabrikazio adimendunak nola bultzatzen dituen hobekuntzak industria


Argitaratuko:2026-08-13

Aurreikusten
boletina

Konputazio kuantikoa enpresara iristen da


Argitaratuko:2026-08-06

Aurreikusten
boletina

Talentuaren erronka 4.0 Industrian


Argitaratuko:2026-07-30

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Europan: 2026ko datuak


Argitaratuko:2026-07-22

Aurreikusten
boletina

Robot humanoideak: industria berri baterantz


Argitaratuko:2026-07-16

Aurreikusten
boletina

Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa: Deialdi berria


Argitaratuko:2026-07-08

Aurreikusten
boletina

AAk berriz definitzen du lehiakortasuna industrian


Argitaratuko:2026-07-02

Aurreikusten
boletina

Teknologiak indarra hartu du Bizkaiko esportazioetan


Argitaratuko:2026-06-25

Aurreikusten
boletina

2026ko laguntza berriak: Industrialdeen Programa


Argitaratuko:2026-06-18

Aurreikusten
boletina

Gertaera historikoa Goi Teknologiako esportazioetan


Argitaratuko:2026-06-11

Aurreikusten