menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Teknologia berriek (hala nola, errealitate areagotuak, auto autonomoek, eta abarrek) ezinbestean ezagutu behar dute gauzen kokapen zehatza, behar bezala funtzionatuko badute. Eta, hain zuzen, horixe eskaintzen dute lanerako kamerak bakarrik erabiltzen dituen Britainia Handiko startup baten mapek.

Itsu-itsuan sinesten baditugu teknologo baikorrenen aurreikuspenak, 10 urte barru toki guztietan egongo dira auto autonomoak, dronek entregatuko dizkigute paketeak eta robotek ekarriko dizkigute erosketak. Eta laster, gure hiriek errealitate areagotuko (EA) geruza bat izango dute.

Egia izan ala ez, eszenatoki horretan badago etorkizunerako funtsezkoa izango den pieza bat: kokapen-teknologia ultra zehatza. GPSa eta nabigazio-mapetan agertzen den puntu urdina baliagarriak dira ezagutzen ez dugun hiri batean mugitzeko, baina ez dira nahikoa zehatzak makina adimendunentzat, jakin behar baitute non dagoen elementu bakoitza zentimetrotako eskala batean.

Egoitza Londresen duen Scape startup-ak (Erresuma Batua) eskainiko digu aurrerapen hori. Enpresaren fundatzailekide Edward Miller-ek azaldu duenez, eskaintzen duten ikusizko posizionamendu-zerbitzuak GPSa eta kameren irudiak erabiltzen ditu, bizpahiru segundotan kalkulatzeko zehazki non gauden. Enpresak kaleetako 2.000 milioitik gora irudi bildu ditu munduko 100 hiri baino gehiagotako 3D mapak sortzeko, besteak beste, Londres, San Frantzisko (AEBak), Paris (Frantzia), Mosku (Errusia) eta Tokiokoak (Japonia). Datu horietako batzuk langileek bildu zituzten, hiriak zeharkatuz kamerekin hornitutako bizikletetan, baina Scape plataformak edozein iturritako irudiak prozesatu ditzake.

Scape sistemaren algoritmoek edozein iruditako “puntu interesgarriak” (kartelak, erakusleihoak edo farolak) erauzten dituzte eta datu basean dauzkaten milaka milioi erreferentziekin alderatu. Ondoren, sistemak triangulazioa erabiltzen du jakiteko objektu hori zein angelu eta distantziatatik bistaratu den eta kokaleku zehatza bidaltzen dio amaierako erabiltzaileari. Zehaztasun horri esker Errealitate Areagotua GPSa edo beste teknologia batzuk baino hobeto finkatuko da errealitatean, eta teknologia askoz harrigarriagoa eta erabilgarriagoa izango da. "Scape sistemak hurrengo mailara igo nahi du. Bere asmoa da gaitasun hori zabaltzea mugitzen den edozein hiri bizitara” azaldu du Millerrek.

technologyreview.es

Joerak

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Laguntzak

Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2019-02-22


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-06-09


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2017-04-26


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak

boletina

2019ko automoziorako trokelgintza balio-katea indartzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-06-13

Aurreikusten
oharra

Zibersegurtasun industriala laguntza 2019


Argitaratuko:2019-06-10

Aurreikusten
boletina

Garraio publikoa dohainik


Argitaratuko:2019-06-06

Aurreikusten
oharra

Patente eta erabilgarritasun-ereduen eskatzeko dirulaguntzak


Argitaratuko:2019-05-28

Aurreikusten
boletina

Behikirik gabeko behi-hanburgesa


Argitaratuko:2019-05-24

Aurreikusten
boletina

Txekeo Teknologikoak


Argitaratuko:2019-05-16

Aurreikusten
oharra

Industria Digitala eta Enpresa Berritzaileak Sortzeko diru laguntza


Argitaratuko:2019-05-15

Aurreikusten
oharra

2019ko Innobideak programa


Argitaratuko:2019-05-06

Aurreikusten
oharra

Diru laguntzak oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresak


Argitaratuko:2019-05-03

Aurreikusten
boletina

Nazioarteratzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-05-02

Aurreikusten
oharra

Diru laguntza berriak


Argitaratuko:2019-04-26

Aurreikusten
oharra

2019ko Zabaldu Programa


Argitaratuko:2019-04-25

Aurreikusten
boletina

Work Café, espazio kolaboratiboa, bezero eta bezero ez direnentzako


Argitaratuko:2019-04-11

Aurreikusten
boletina

Enpresa berdinzaleak, berritzaileagoak dira


Argitaratuko:2019-04-04

Aurreikusten
oharra

Elkartegietako eta Industrialdeetako Programa eta enplegu egonkorra sortzeko proiektu berritzaileak garatzeko diru laguntzak


Argitaratuko:2019-03-29

Aurreikusten
oharra

Diru laguntza berriak: Innobideak-Kudeabide 2019 programa - Lehen deialdia


Argitaratuko:2019-03-25

Aurreikusten