menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
Antolatzile
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programa 2020
Laguntzak: Berrikuntza

Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea xedea da. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

Enpresa Berritzaileak Sortzeko 2020ko Programa bi jarduera-arlo hauen bidez gauzatuko da:

— 1. arloa. Enpresa-proiektu berritzaileak garatzea.

— 2. arloa. Enpresa berritzaile berriak.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 10etik martxoaren 12ko 13:30 arte izango da.

Jatorrizko:6. zk. 2020, urtarrilak 10. Ostirala
Antolatzaile

Bizkaiko Foru Aldundia. Ekonomia Sustatzeko Saila

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Gran Vía, 25
48009 Bilbao Bizkaia
https://web.bizkaia.eus/es/temas#879492-879505
+34944068008

1. ARLOA: ENPRESA-PROIEKTU BERRITZAILEAK GARATZEA

Onuradunak

a) Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.

b) Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada.

c) Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 7 lanpostu dituztenak.

d) Negozio-unitate berrien sustatzaile diren enpresak (berriak ez direnak), eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, 7 lanpostu dituztenak, beti ere Beaz, S.A.U.kin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako proiektuen emaitza badira.

Xedeak

a) Enpresa-proiektu berritzaile berriak martxan jartzen laguntzea. Proiektu horiek dibertsifikazio-jarduera eta teknologia berriei buruzko jarduera berriak ekarri behar dituzte Bizkaiko enpresen sarera. Proiektuok balio erantsi handia eta hazteko ahalmena izan behar dute.

b) Lankidetza areagotzea Bizkaian enpresa-ekimen berrietan lan egiten duten eragileekin.

2. Enpresa-proiektu berrien enpresa-planak garatzeko dirulaguntzak ematen dira arlo honetan.

3. Beaz, S.A.U. foru-sozietate publikoak aholkularitza emango die lagundutako pertsona edo erakunde sustatzaileei. Enpresa-proiektuak aztertzeko eta martxan jartzeko fasean emango die aholkularitza hori, honetarako:

a) Enpresa-proiektuaren enpresa-plana egiteko laguntza.

b) Barne ekintzailetzako proiektuak garatzea.

c) Teknologia transferitzeko; horretarako, elkarlan-hitzarmenak egingo dira zentro teknologikoekin eta unibertsitateekin.

d) Proiektua abiarazteko beharrezkoa den finantziazioa bilatzeko laguntza.

e) Pertsona sustatzaileek edo hautatutako proiektuen pertsona arduradunek izan ditzaketen trebakuntza-beharretarako.

f) Proiektuaren arlo ezberdinetan sustatzaileekin elkarlanean arituko diren profesionalak edo espezialista independenteak bilatzeko eta hautatzeko.

g) Sortutako enpresa berriak kokatzen laguntzeko.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Enpresa berria sortzeko proiektuaren edo, barne-ekintzailetzako proiektuetan, negozio-unitate berriaren garapena eta definizioa, 2.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

a)Bideragarritasun eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak.

b) Produktuaren edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionalitateak garatzea.

c) Proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

d) Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.

e) Bidaiak egitea eta azoketan parte hartzea.

Egiteko epea eta burutzeko betekizunak

Aurreko artikuluan zehaztutako diruz lagun daitezkeen gastuak 2019ko urtarrilaren 1a eta 2021ko abenduaren 31 bitartean garatu eta ordaindu beharko dira.

2. ARLOA: ENPRESA BERRITZAILE BERRIAK

Enpresa berritzaile berriek, baldin eta EJZko altaren lehenengo data 2018ko urtarrilaren 1a edo 1az gerokoa bada, eta, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, gutxienez, lansaio oso baliokideko lanpostu 2 badituzte.

Xedeak

1. 2. arlo honen bitartez, enpresa berritzaile berriak sortzea sustatu nahi da Bizkaian.

2. Honako hauek eskaintzen dira arlo honetan:

a) Enpresa berritzaileak sortu eta abiarazteko dirulaguntzak.

b) Beaz, S.A.U. foru-sozietate publikoak aholkularitza emango die arlo honetan lagunduta enpresa berritzaile berriei, honetarako:

1) Proiektua abiarazteko beharrezkoa den finantziazioa bilatzea.

2) Proiektuaren arlo ezberdinetan sustatzaileekin edo enpresekin elkarlanean arituko diren profesionalak edo espezialista independenteak bilatzea eta hautatzea.

3) Enpresa edo jarduera berri bat abiarazi eta martxan jartzeko bazkideak bilatzea, baldin eta enpresek berariaz eskatzen badute.

Diruz lagundu daitekeen egitatea

Diruz lagundu daitekeen egitatea enpresa berritzaile berriak sortzea izango da, 2.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

  1. Enpresa berria sortzeagatiko prima.
  2. Enpresa berria eratzea eta abiaraztea.
  3. Azoketan erakusle gisa parte hartzeko eta parte-hartze horri lotutako bidaietarako.
  4. Marketin-plana.
  5. Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
  6. Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
  7. Teknologo bat edo negozioa garatzeko pertsona baten kontratazioa.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-11-01


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2020-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2019-06-18


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Terminalean

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-04-30


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2018-03-23


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Industriarako Laguntza-Programak

oharra

Industriarako Laguntza-Programak


Argitaratuko:2020-09-24

Aurreikusten
oharra

Patenteak eta Markak Bizkaian - 2020ko lehen seihilekoa


Argitaratuko:2020-08-11

Aurreikusten
oharra

norabidea 2020: Bizkaiko 10 enpresatik 5ek berritu zuten 2019an


Argitaratuko:2020-07-31

Aurreikusten
boletina

Elektrizitatea sortuko duten leihoak


Argitaratuko:2020-07-23

Aurreikusten
boletina

Musukoak ondo jarrita dauden detektatzen duen aplikazioa


Argitaratuko:2020-07-16

Aurreikusten
oharra

Gauzatu Industria programa 2020


Argitaratuko:2020-07-13

Aurreikusten
boletina

Zortzi hizkuntzatan ere itzultzen den maskara adimentsua


Argitaratuko:2020-07-09

Aurreikusten
boletina

Ekodiseinuko, Ekonomia Zirkularreko eta Ekoberrikuntza Estrategikoko proiektuetarako laguntzak


Argitaratuko:2020-07-02

Aurreikusten
boletina

European Innovation Scoreboard 2020


Argitaratuko:2020-06-26

Aurreikusten
boletina

Azterketa Teknologikoak Egiteko Laguntzak


Argitaratuko:2020-06-18

Aurreikusten
extra

Berrikuntza eta Covid 19


Argitaratuko:2020-06-11

Aurreikusten
extra

Bizkaia Aurrera!: Suspertze Adimentsua 2020 programa


Argitaratuko:2020-05-29

Aurreikusten
boletina

Innobideak-Kudeabide 2020 Programa


Argitaratuko:2020-05-28

Aurreikusten
boletina

Sentsoredun iturriak eta heldulekurik gabeko ateak


Argitaratuko:2020-05-21

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzarako Laguntza-Programak: Epeak luzatzea


Argitaratuko:2020-05-14

Aurreikusten
extra

aurreTK 2020: Bizkaiko enpresen % 17,3k berrikuntzan inbertitu dute


Argitaratuko:2020-05-05

Aurreikusten