menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Erakundeak bezero eta bezero ez direnentzako hirugarren espazio kolaboratiboa inauguratu du Madrileko Valdebebas auzoan. Espazio horrek bere baitan biltzen ditu bankua, cowork espazioa eta kafetegi bat, non posible baita lan egitea, Internetera konektatzea, bilerak egitea, antolatzen diren ekitaldietan parte hartzea eta finantza arloko tramiteak egitea, jakina. Eta hori guztia kafe goxo bat hartuz.

Imajina ezazu: anfitrioi batek egingo dizu harrera, etxean bezala sentiaraziko zaitu eta laguntza emango dizu edozertarako, adibidez, areto bat edo lanerako espazio bat erreserbatzeko edo kudeatzaile baten laguntza jasotzeko. Azken hori bada nahi duzuna, aukera izango duzu kudeatzailearen zain zauden bitartean kafe bat hartzeko. Gero, zerorrek aukeratu dezakezu non egin nahi duzun bilera komertziala: kafetegian, cowork espazioan edo areto pribatu batean.

Eta hau guztia Santander Bankuak Work Cafe espazioaren bitartez proposatzen duenaren hasiera baino ez da: espazio berritzaile bat bezeroentzat eta bezero ez direnentzat, toki bakarrean elkartuz bankua, cowork espazioa eta kafetegia. Bankuaren apustu bat da, harreman hurbilagoa izateko bezero digitalekin.

Work Cafe espazioarekin bukatu dira kutxa eta ilarak –transakzioren bat egin nahi baduzu horretarako daukazu “gune erraza”, azken belaunaldiko kutxazain automatikoz hornitua; espazio honetan zure zerbitzura izango duzu telefono bidez 24/7 arreta eskaintzen duen sistema bat, bermatzeko dei guztiak denbora errealean erantzuten direla; baita ere Santander Personal saileko adituekin konektatzeko aukera, bideo-konferentzia edo horma bezalako tresna digitalak erabiliz, eta espazio bakarrean bateratutako lantalde komertzial bat. Horrela, taldeko espiritua eta jardunbide egokiak sustatzen dira.

Baina badago gehiago ere. Imajina ezazu berriro: espazio bat non aukera izango duzun lan egiteko, Internetera konektatzeko, bilerak egiteko, ekitaldietan parte hartzeko eta, jakina, finantza arloko tramiteak egiteko; bulego partekatu bat, non gaitasun eta interes desberdinetako profesionalak bilduko baitira lan egiteko, konektatzeko eta aukerak sortzeko. Lan egiteko modu berri bat, bulego propio bat izan beharrik gabe, non kontaktu-sare bat osatu baitaiteke, edo, besterik gabe, giro atseginean egon zure antzeko pertsonekin. Hori guztia eskaintzen dizu Work Cafe espazioak.

Santander Bankuak espazio biziak sortu ditu, bezeroak eta bezero ez direnak ere zentro horietara joan daitezen eta balioa ematen dieten edukiak sor ditzaten, bai arlo pertsonalean, bai profesionalean. Hori lortzen da ekitaldiak, hitzaldiak, ikastaroak, erakusketak eta konferentziak antolatuz pertsonaia interesgarriekin edo bezeroak hizlari lanetan jarriz. Gainera, zerorrek aukeratuko duzu non egin nahi duzun lan: living gunean, gune publikoan edo pribatuan; denetan izango duzu wifi sarbide mugagabea eta bilera-gelak erreserbatu ahal izango dituzu.

elmundo.es

Joerak

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Laguntzak

Inbertsio

Epea:2025-08-08


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-01


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-07-29


Kontsultatu
Finantzazio

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Digitalizazio

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-12-11


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-06-12


Kontsultatu
Berrikuntza
Atamaitu

BIND SME V

Epea:2025-07-04


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-10-29


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-05-20


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2025-04-14


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da

boletina

IAren etorkizuna Europan markatuko duen araudia indarrean sartu da


Argitaratuko:2025-08-06

Aurreikusten
boletina

Estrategiak eta merkatuak berrikuntza bultzatu zuten 2024an


Argitaratuko:2025-07-30

Aurreikusten
boletina

Regional Innovation Scoreboard 2025: Euskadik bere berrikuntza-profilari eusten dio


Argitaratuko:2025-07-24

Aurreikusten
boletina

IA sortzailea eta horrek ekonomian eta gizartean duen eragina


Argitaratuko:2025-07-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 47,8k berrikuntza izan zuen 2024an


Argitaratuko:2025-07-11

Aurreikusten
boletina

Berrikuntza Bizkaian hazten ari da: norabidea 2025 txosten berria eskuragarri


Argitaratuko:2025-07-02

Aurreikusten
boletina

TRANTSIZIO BERDERAKO LAGUNTZAK: Azken egunak


Argitaratuko:2025-06-26

Aurreikusten
boletina

Ekintzailetza Berritzailerako Laguntzak


Argitaratuko:2025-06-19

Aurreikusten
boletina

EBko enpresen % 13k baino gehiagok IA teknologiak erabiltzen dituzte


Argitaratuko:2025-06-12

Aurreikusten
boletina

Estatu Batuek nekazaritzarik gabeko produktuak probatuko dituzte 2025ean


Argitaratuko:2025-06-05

Aurreikusten
boletina

Zer den adimen artifizial azalgarria


Argitaratuko:2025-05-29

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 20 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2025-05-22

Aurreikusten
extra

Deialdi Berria: Trantsizio Berdea Dirulaguntza Programa


Argitaratuko:2025-05-16

Aurreikusten
boletina

Giza biki digitalak, hurrengo iraultza teknologikoa


Argitaratuko:2025-05-15

Aurreikusten
boletina

Teknologia-transferentziarako Laguntza-Programa


Argitaratuko:2025-05-08

Aurreikusten
boletina

Trantsizio digitalerako laguntza-programa


Argitaratuko:2025-04-30

Aurreikusten