menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak enpresa txiki eta ertainei zuzendutako neurriak ezarri ditu, bi jarduera-ildotan banatuta, guztiak premiazkoak.

  • Neurri-bloke bat, Covid19 Aparteko Funtsaren estaldura izango duena,
  • eta beste neurri-bloke bat, sailean bertan eta Spri taldean dauden eta Euskadiko enpresa-ehuna dagoen larrialdi-egoerarako egokiak diren programen ezohiko kudeaketaren bidez egingo dena.

ENPRESARI ARRETA EMATEKO TELEFONOA: 902 702 142

E-MAIL: info@spri.eus

TECNOLOGIA ETA TELELANA

  1. JARDUKETA. INPLANTALARIAK

Telelana Aholkularitza eta Ezarpen Zerbitzua, autonomoen eta ETEen eskura, beren jarduerarekin edo jardueraren zati batekin etxetik jarraitzea ahalbidetuko dien teknologiaren erabileran laguntzeko.

Zerbitzu hori modu telematikoan ematen du autonomoei eta enpresei aholkularitza ematen eskarmentu handia duen teknologiako profesional-talde batek.

Zerbitzua martxoaren 20tik, joan den ostiraletik, dago martxan, eta orainarte 160 ETEk hartu dute parte.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO

  1. JARDUKETA. INDUSTRIA DIGITALA: ETE-EI MATERIAL TEKNOLOGIKOAK EROSTEKO LAGUNTZAK

Programaren deialdia aurreratu da, 2.360.000 euroko zenbatekoarekin, eta industria-enpresetan eta industria-produktuari eta -prozesuari lotutako zerbitzu teknikoen, diseinuaren eta logistikaren enpresetan Elektronikaren, Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiak (EIKT) sartzen laguntzeko, enpresaren lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin.

Enpresetan EIKT desberdinak ezartzeko %50, %35 eta %25eko diru-laguntzak bideratuko dira, enpresaren tamainaren arabera.

Telelana diruz laguntzeko aukera ezarri da, aholkularitza-gastuak, ingeniaritza-gastuak eta hardwarea eta softwarea eskuratzeko gastuak lagunduz.

Diruz lagun daitezkeen jardueratzat hartzen dira EIKTak ezartzeko proiektu hauek:

1.- Sentsorika, SCADA, zerbitizazioa, prozesu industrialen automatizazioa, BIGDATA, Adimen artifiziala, machine learning eta blockchain.

2.- Errealitate birtuala, handitua eta mistoa.

3.- Ikuspen artifiziala.

4.- Smart Factory: industria-prozesuak simulatzea, gaitasun fisikoak eta birtualak konbinatuta.

5.- Robotika kolaboratiboa eta malgua.

6.- Fabrikazio gehigarria: ingeniaritza- eta aholkularitza-zerbitzuak, hasierako kontzepziotik hasi eta produkziora arte laguntzeko.

7.- Gamifikazioa. Erabiltzaileak fidelizatzeko, motibatzeko eta haien konpromisoa lortzeko jokoetatik ateratako teknikak aplikatzea kontuan hartzen duten aholkularitza-proiektuak.

8.- Merkataritza elektronikoa: erosketa elektronikoak, Salmenta elektronikoak, B2B proiektuak (Business to Business) edo B2C (Business-to-Consumer).

9.- ERPs, Business Intelligence, SMC motako enpresaren kudeaketa aurreratuko sistemak, prebentziozko mantentze-lanak, hornidura-katearen kudeaketa logistikoa.

10.- Produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa (CAM cae, PDM, DMF motako aplikazioen ezarpena).

11.- Telelana.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO

  1. JARDUKETA. COVID19 GAIXOTASUNAREN AURKAKO PROIEKTUEN IKERKETARAKO LAGUNTZA*

Ikerketarako eta Garapenerako milioi 1 euroko ezohiko babesa, “premiaren, beharraren eta aukeraren araberako” laguntza zuzenen bidez, bai ZTBESako (Funtsezko Ikerketa) eragileentzat bai ENPRESENTZAT (Industria Ikerketa eta Garapen Esperimentala).

Koronabirusaren aurkako borrokarekin, eta osasun-larrialdiaren ondoriozko efektu sozioekonomikoak arintzearekin eta berreskuratzearekin lotutako proiektuak.

*Covid19 Funts bereziaren bitartez

ARGIBIDE GEHIAGORAKO

INDUSTRIA ETA ETEentzat ZEHARKAKO FINANTZIAZIOA

  1. JARDUKETA. PROGRAMAK (GAUZATU INDUSTRIA, BIDERATU ETA BIDERATU BERRIA) ATZERATZEA

Gobernu Kontseiluak Arantxa Tapia sailburuaren Agindu bat onartu du. Agindu horren bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko industria-programen laguntzen —aurrerakin itzulgarrien bidez— enpresa onuradunek laguntzak eta datozen 6 hilabeteetan sortuko diren beste laguntza batzuk itzultzea atzeratzeko eskatu ahal izango dute.

Atzerapen hori egiteko baimena izango dute jarduerarik ezako uneak dituzten, salmenten edo eskaeren bolumena murriztu duten, edo hornikuntza-katean etenaldiak —aipatutako programetan finkatutako itzultzeko obligazioei aurre egitea eragozten edo zaintzen dizkietenak— jasan dituzten edo jasaten ari diren enpresek.

Laguntzak itzultzeko atzerapen horretaz baliatu ahal izango dira honako programa hauetan parte hartzen ari direnak:

  • Gauzatu-Industria, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzeko. Atzerapenaren zenbatekoa 7.200 eurokoa izango da.
  • Bideratu y Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta berrabiarazteko laguntzak finkatzen dituena. Atzerapenaren zenbatekoa 250.000 eurokoa izango da.

Eraginpean dauden enpresek itzultzeen egutegia aldatzeko, 2020ko ekitaldiko uztaileko kuotaren itzulketa atzeratzeko eta ondoren datozen itzultzeen egutegia egokitzeko eskatu ahal izango dut

EHAA - 61. zk., 2020ko martxoaren 27a, ostirala - AGINDUA, 2020ko martxoaren 24koa

EHAA - 73. zk., 2020ko apirilaren 17a, ostirala - AGINDUA, 2020ko apirilaren 15ekoa

  1. JARDUKETA: INDARTU PROGRAMAREN ORDAINKETA AURRERATZEA

Agindu honen bitartez ere, INDARTU programaren (babesgabeko guneetan industria-inbertsioak egiteko funts galdurako dirulaguntzak) onuradun diren ETEek dirulaguntzaren zati bat egoera normalean legokiekeena baino lehenago jaso ahal izango dute.

Aipatu behar da, Indartu programaren arabera, ordainketa egin aurretik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Lurralde ordezkaritzek aitortu diren inbertsioak ikuskatuko dituztela.

Orain, salbuespen moduan, Agindu hau indarrean sartu eta ondorengo 2 hilabeteetan, egindako eta justifikatutako —dagozkien fakturak aurkeztuz— inbertsioen aitorpenei lotutako ordainketa partzialak egitea eskatu ahal izango dute —dagozkien ikuskapenak egin aurretik— onuradunek. Faktura horiek aurrerago egingo den ikuskapenean egiaztatuko dira.

Administrazioak 1.500.000 euro aurreratuko dizkie ETEei.

  1. JARDUKETA: BIDERATU COVID-19 PROGRAMA BERRI BAT ESKAINTZEA*

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak laguntzak emateko Bideratu Covid-19 programa berri bat prestatu du. Hasieran 20 milioi eurokoa izango da eta Covid-19 birusa zabaldu izanaren ondorioz krisian dauden enpresak berregituratzera eta berriro bultzatzera zuzenduko da. Programa hori Bideratu programari (indarrean dago) Europako erakundeek emandako baimenaren barruan kokatuko litzateke, eta covid-19 birusa zabaldu izanak eragindako krisiaren ondoriozko inpaktu ekonomikoaren aurka borrokatzeko Europako erakundeek helarazitako aparteko irizpideak bilduko lituzke.

Helburua da, lehiakorrak izateko aukera eduki arren —produktua eta merkatua badutelako—, ezohiko, bat-batean gertatutako eta modu globalean emandako egoera baten ondorioak sufritzen dituzten enpresak edo jarduera-sektoreak indartzea.

Jarduketa honen bitartez, jatorria Eusko Jaurlaritzak bideratutako aparteko funtsean duen aurrekontu-partida gehigarri bat eskainiko da. Partida hori, ahalik eta lasterren onartuko den Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindu baten bidez antolatuko litzateke.

7- JARDUKETA: PARKE TEKNOLOGIKOETAN ALOKAIRUEN KOBRANTZA ATZERATZEA

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak alokairu-erregimenean parkeetan lanean diharduten enpresei zeharkako finantziazioa emango die, alokairu horren kobrantza atzeratuz.

Enpresek eskatu ondoren:

  • Enpresen errentamendua eta komunitate-gastuen ordainketarako 3 hilabeteko atzerapena finkatzea. Epe hori ere hiru hilabetez luza daiteke, guztira 6 hilabete atzeratuz.
  • Atzeratutako guztizko zorra alokairu-kontratua amaitzeko falta den denboran banatu ahalko litzateke.
  • Atzeratutako zor horrek ez luke inolako interes-tasarik sortuko; interesik gabeko zorra atzeratzea baino ez litzateke izango.

Errentamendu-kontratuen egungo baldintzak kontuan hartuz, 3 hilabetez atzeratutako zenbatekoen ondorioz, hiru erakundeek 3 milioi euro gutxiago kobratuko lituzkete.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO

  1. JARDUKETA: INDUSTRIA-POLIGONOETAN ALOKAIRUEN KOBRANTZA ATZERATZEA

Era berean, SPRILUR –SPRI Taldeak Parke Teknologikoen eta Sprilurren aldeko alokairuen kobrantza 3 hilabetez atzeraztea erabaki du, beste 3 hilabetez atzeratzeko aukerarekin.

  • Ondorengo 3 hilabeteei dagozkien errentamendu soileko kontratuen errentamendu-kuoten atzerapena; beste 3 hilabeteko atzerapena ere negoziatu ahalko litzateke.
  • Ondorengo 3 hilabeteei dagozkien erosteko aukera duten errentamendu-kontratuen errentamendu-kuoten atzerapena; beste 3 hilabeteko atzerapena ere negoziatu ahalko litzateke.

Aurreikusten da jarduketa horren inpaktua 3.315.000 eurokoa izango dela, eta Sprilurrek birfinantzatu beharreko zenbatekoa neurria hartzen duten ETEei.

ARGIBIDE GEHIAGORAKO

NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA INDUSTRIA

  1. JARDUKETA. ELIKADURA SEKTOREAN SOBERAKINAK ESTALTZEKO PROGRAMA*

6 milioi euro bideratu dira Elkarteei eta enpresei babesa emateko, lehen produkzioko produktu galkorren produkzio-soberakinak erosiz (arrantza, nekazaritza eta abeltzaintzako sektoreak, eta biltegietan jasotako eta hotel, jatetxe eta kafetegien sektorean banatzeko aurreikusita zeuden produktu galkorrak). Jarduketak stock-ak erretiratzearekin eta kudeatzearekin lotuta egon daitezke, baita izozteko edo beste mota bateko ezohiko neurriak aplikatzearekin ere, etorkizunean produktu horiek merkaturatu ahal izateko.

Aginduaren onuradunak produktuaren stocka duten euskal enpresak izango dira, gutxieneko kostu-preziora iristen ez direnak eta eskaria jaistea edo prezioak ekoizpen-kostuen azpitik jaistea ekar dezaketenak.

Euskadin elikagaien produkzioa mantendu nahi dute eta hornikuntzako lehen helburu horri erantzuteko arriskuen analisi bat kontuan hartuz identifikatu diren premiazko neurrietan oinarritzen dira. Horretaz gain, hotel, jatetxe eta kafetegien sektoreko kanala erabat itxi izanaren ondorioz, elikaduraren balio-kateko enpresak jasaten ari diren larrialdi-egoera arintzea ere bilatzen da.

  1. JARDUKETA. SENDOTU eta IKERKETA PROGRAMAK ATZERATZEA

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren Agindu berriaren bitartez, ondoren aipatuko ditugun programei loturik, ETEek administrazioari itzuli beharreko kredituak eta alokairuak atzeratuko dira:

  • Sendotu: Nekazaritza, arrantza, elikadura eta landa-garapen sektoreetako pertsona fisiko edo juridikoentzako laguntza-programa, inbertsio-proiektuak finantzatzeko, Finantzen Euskal Institutuak eta Finantza Erakunde laguntzaileek eman beharreko maileguei bermeak emanez, eta mailegu horien finantza-kostua murrizteko interes-tasen hobaria eskainiz.
  • Ikerketa: Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetan ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoarentzako babes-programa.

ENPRESARI ARRETA EMATEKO TELEFONOA: 902 702 142

E-MAIL: info@spri.eus

TODA LA INFORMACIÓN

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean

boletina

Adimen Artifizialaren Joerak 2025ean


Argitaratuko:2024-12-30

Aurreikusten
boletina

3i programa: Berrikuntzarako, Nazioartekotzeko eta Inbertsiorako diru-laguntzak


Argitaratuko:2024-12-26

Aurreikusten
boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten