BaBesTu: Jabetza Industrialari Buruzko Azterlana - 2024
Industrial-jabetza Bizkaian eta EAEn
"BaBesTu: Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Industriala" azterlanaren 4. edizio honetan, OEPMk Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko jabetza industrialeko sistemetako eskabideei buruz argitaratu dituen datuak biltzen dira. Dena dela, haratago ere badoanez, beste adierazle batzuk ere hartu ditu kontuan; esate baterako, zenbat eman diren, zenbat dauden indarrean, nortzuk egiten ari diren eskabideak, zer sektore teknikotakoak diren egiten ari diren erregistroak eta zein den gune geografikoetako asmakizun-jardueraren ratioa.
Oro har, nabarmendu egin beharra dago Euskadiko egoiliarrek patente europarren inguruan egindako eskabideak berriro hazi direla, eta, era berean, nazioarteko patenteek ere gora egin dute, neurri txikiagoan izan bada ere.
Seguruenik, patente europarren nahiz nazioarteko patenteen aldeko apustu horrek azaltzen du zergatik jaitsi diren patente nazionalen eskabideak eta emakidak.
Joera horren arabera, enpresa atzerritarrekin ezartzen dira harremanak, eta haiek balio handiagoa ematen diote eskabide europarrari espainiarrari baino, lurralde-irismena handiagoa delako eta OEPk eskabideari egiten dion azterketa-prozesua kalitatekoa delako. Izan ere, nazioarteko aitortza dauka.
PATENTE NAZIONALAK
Bizkaian, ESPAINIAKO PATENTEEN ETA MARKEN BULEGOAK 2023an patente nazionalen inguruko eskabideei buruz argitaratu dituen azken datuen arabera, 2016an hasitako beherakadak zenbait urte iraun ondoren, 2023an %34,3 berreskuratu da 2022ko 19tik 29ra igotzean. Hori dela eta, EAEn horrelako patenteetan egindako eskabideen %60,4koa izan da.
Euskal Autonomia Erkidego osoan, ordea, behera egin du, eta, jaitsiera hori leuna izan bada ere (51 eskabidetik 48 eskabidera), etengabea izan da 2016. urteaz geroztik. Euskal Autonomia Erkidegoko patente nazionalen eskabide guztiak Estatukoen %4,4koak izan dira, eta, lortutako asmakizun-jardueraren ratioa 22koa izan denez, bigarren urtez jarraian izan da Estatuko ratioa (23) baino txikiagoa.
Espainian aurkeztu diren patente nazionalen 50 eskatzaile handienen artean, euskal eskatzaile bi daude: 10 eskabide egin dituen EHU 12. postuan dago; eta 4 eskabide egin dituen Gallardo Ingenieria del Embotellado SL, 31. postuan.
Patente nazionalen emakiden atalean, Bizkaiak gora egin du zertxobait, 21 emakida lortzean, hau da, 2022an baino 8 gehiago (EAEkoen %35,7). Euskadin, ordea, 42 egin direnez, 2022an baino zazpi gehiago izan dira, hau da, Estatuan guztira egondako emakiden %6.
EAEn patente nazionalen emakida gehien lortzen dituzten erakundeak zein diren nabarmenduz gero, zeresan handiagoa daukaten enpresak izan dira berriro, %61,9 lortu zituztelako 2023an. Partikularrek erdietsitakoak, ordea, emakida guztien %16,6koak izan dira.
PATENTE EUROPARRAK
Bizkaian, patente europarren 179 eskabideetatik 63 egin direnez, igoera leuna izan bada ere, berriro gora egin du adierazle honetan, eta egiaztatu egin du erakundeen apustu nagusia dela patentatzeko orduan.
Bestetik, zenbait urtez behera egin ondoren, EAEk bigarren urtez jarraian egin du gora, 169 eskabidetik 179 eskabidera igo delako, hau da, Estatuan aurkeztutako eskabide europarren %15,7. Hori dela eta, erkidegoak bigarren asmakizun-ratio onena (81) lortu duenez, Nafarroa (112) baino ez dago bere gainetik, eta Espainia osoak (25) baino 56 puntu gehiago izan ditu.
Atal honetan, berriro ere, ia-ia eskabide guztiak enpresenak izan dira, 156tik 164ra igo direlako, hain zuzen ere, hau da, horrelako eskabideen %91,6.
Estatu mailako eskatzaile nagusien zerrendan, 11 euskal enpresa agertzen dira. Bertan, berriro ere, Siemens Gamesa Renewable Energy Innovation & Technology SL (31) dago 3. postuan; eta, ondoren, 9. postuan, Tecnalia Research & Innovation Fundazioa zein Multiverse Computing SL (14 eskabide).
NAZIOARTEKO PATENTEAK
Bizkaia hazkuntza handiena eduki duen lurralde historikoa izan da, 2022ko 28 eskabidetik 36ra igo delako, hau da, EAEn egindako eskabideen %51,4.
Nazioarteko patenteen inguruko eskabideei buruzko datuen arabera, EAEk 70 eskabide egin dituenez, 2022an hasitako berreskurapenari eutsi dio berriro. Edonola ere, jakintzaren babes-mota horretan, EAEren portaera nahikoa gorabeheratsua izan da, etengabe igo eta jaitsi delako. 2023an EAE osoan egindako 70 eskabideak Estatukoen %8,4koak izan dira.
Atal honetan, berriro ere, ia-ia guztiak enpresenak izan dira, eta, zertxobait ere gehitu dira, 41 eskabidetik 52 eskabidera igo direlako, hau da, 2023an aurkeztutako nazioarteko patenteen inguruko eskabideen %74,2.
Nazioarteko patenteen inguruko eskabide gehien egin dituzten erakunde nagusien zerrendan, unibertsitateak daude. EAEn, ordea, Encofrados J. Alsina enpresa bizkaitarra izan da eskabide gehien (6) egin dituen erakundea. Hori dela eta, sailkapen nazionaleko 8. postuan dago.
ERABILGARRITASUN-EREDUAK
Erabilgarritasun-ereduen inguruko eskabideei dagokienez, Bizkaia ez da oraindik berreskuratu 2022an jasandako beherakadatik, 47 emakida baino ez dituelako lortu, hau da, EAEko erabilgarritasun-ereduen inguruko emakiden %39,1. Bertan, hain zuzen ere, horrelako jabetza industrialaren eskabideak zertxobait jaitsi dira, 2022ko 126tik 119ra igarotzean.
Hartara, EAE 8. postura jaitsi da Estatuko asmakizun-jardueraren sailkapenean, 54ko ratioa lortu du-eta. Beraz, Estatuko batezbestekoa bezalakoa izan da, eta 84ko ratioa erdiestean 1. postuan dagoen Gaztela Leonen atzetik geratu da.
Erabilgarritasun-ereduen emakidek EAEn duten banaketari dagokionez, enpresek erdietsitakoen kopurua nabarmen hazi da 2023an, 2022ko 39 emakidatik 2023ko 67 emakidara igo delako. Horiek horrela, enpresak izan dira emakida gehienak lortu dituztenak, hau da, emakida guztien %55,8.
EAEko sektore teknikoen arabera, emakiden %44,1 “Ingeniaritza Mekanikoa” taldekoak (53 emakida) izan dira. Azpisektoreen atalean, “Manipulazioa” (20 emakida) nabarmendu da EAEn; eta, Bizkaian, “Garraioak” (8 emakida).
DISEINU INDUSTRIALAK
Oraingoan, Bizkaia izan da gehien hazi den lurraldea, 2022an 24 emakida lortu bazituen ere, 29ra igo delako. Hain zuzen ere, EAEn diseinu industrialaren arloan lortu diren emakida gehienak (%54,7) erdietsi ditu.
EAEko diseinu industrial nazionalen emakidei dagokienez, hazi egin den parametroa izan da, 42tik 53ra igo delako. Horiek horrela, Estatu osoan, EAEkoa %3,9koa izan da emakida guztiak kontuan hartuta.
Eskatzaileen motaren arabera, horrelako jabetza industrialari dagokionez, 2023an enpresak izan dira emakida gehien lortu dituztenak, %47,1, hain zuzen ere, enpresek erdietsitako %43,3ren aldean.
MARKA NAZIONALAK
Marka nazionalen emakidei dagokienez, Bizkaiko portaera EAEkoa bezalakoa izan denez, gora ere egin du. Hartara, bertan, marka nazionalen emakidak 828 izan dira, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko guztien %53,4.
2022ko gorakadaren ostean, 2023an serie historikoko emakida-kopuru handiena (1.812) lortu zela kontuan hartuta, orain berriro jaitsi da, EAEn lortutako marka nazionalen emakidak 1.549koak izan dira-eta. Euskal marka nazionalen emakidak Estatukoen %3,6koak izan dira.
Eskatzaileen motaren arabera, enpresenak diren marken emakiden kopuruak behera egin du, iaz gora egin ondoren. Hala eta guztiz ere, marka nazionalen emakiden ehuneko handiena lortzen jarraitzen du. %54,7, hain zuzen ere, enpresak dira, partikularrek lortutako %43,3ren aldean.
2023an, 38.599 marka nazional zeuden EAEn, eta kopuru hori zertxobait jaitsi da, 2022an lortutakoen aldean. Euskal marka nazional guztiak Estatukoen %4,5ekoak izan dira. Bestetik, Bizkaian indarrean dauden markak EAEkoen %51,5ekoak izan dira.
Txostenak
barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.
norabidea 20162016-06-08
norabidea 20152015-11-13
norabidea 20142014-12-11
norabidea 20132013-10-24
norabidea 20122013-01-10
norabidea 20112012-01-09
norabidea 20102017-06-23
norabidea 20092017-06-23
norabidea 20082017-06-23
norabidea 2007-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2007-1ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-2ª Uhina2017-06-23
norabidea 2006-1ª Uhina2017-06-23
Joerak
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2024-12-20
IkerketakInbertsioEBko industriako I+G % 9,8 hazi zen urte batetik bestera 2023an
2024-12-18
Digitalizazio2025ean enpresa-azpiegitura eraldatuko duten 5 joera teknologikoak
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
Biki digitalak eta 4.0 industria2024-11-21
Euskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 20242024-10-24
Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?2024-10-22
Adimen artifizialaren 5 alderdi lehiakortasuna hobetzeko2024-09-26
2024-12-20
DigitalizazioMerkataritzaEraldaketa digitaleko bidaia bat merkataritzaren etorkizuna bultzatzeko
2023-10-11
DigitalizazioHauek dira enpresak digitalizaziorantz bultzatzen dituzten teknologiak
2021-04-27
IkerketakDigitalizazioEuskadi sendotu egin da digitalizazioan "aurreratuta” dauden Europako herrialdeen taldean
2020-06-09
DigitalizazioHego Koreak blockchain plataforma bat garatuko du ibilgailu autonomoentzat
Biologia munduaren digitalizazioa azkartzen ari da2020-04-07
Hiriak berrikuntzako laborategi gisa2020-01-13
BeDigital 20202019-12-05
Iraultza digitala eta gizakiaren talentua2019-06-03
DES2019 – Digital Enterprise Show. Innovation Hub2019-05-13
2020-03-30
Covid19Berrikuntza SozialaOnlineko mapa bat, auzokideen laguntzaz kurba geldiarazteko
2019-07-22
Berrikuntza SozialaAlemania, Europako erreferentea landa-eremuko eraldaketa digitalean
2019-07-09
Berrikuntza SozialaPosible da beste demokrazia bat: hona hemen munduan barrenako sei kasu
2019-06-10
Berrikuntza SozialaMundu digital honetan ere izango al dugu gauzak edukitzeko grina?
2019-06-05
Berrikuntza SozialaLanaren etorkizuna: Esperimentuak oinarrizko errenta unibertsalarekin
2019-04-23
Berrikuntza SozialaJanaria pisura eta menu finkorik gabe: horra jatetxe batek pentsatu duena elikagairik ez xahutzeko
2018-01-15
Berrikuntza SozialaNola apobetxa dezakegu hobeto elikagai soberakinen banaketa?
2017-04-21
Berrikuntza SozialaEkonomia kolaboratiboa Kanadako garapenaren zutabe bihurtu da
2017-02-21
Berrikuntza SozialaIritsi dira Espainiara etxebizitza kooperatiboko formula berriak
2017-01-02
Berrikuntza SozialaFinlandia, oinarrizko errenta unibertsalaren mundu mailako laborategia
2024-12-05
Adimen ArtifizialaHorrela, Adimen Artifizialak gure bizitzak aldatuko ditu bi urtean
2024-10-24
Adimen ArtifizialaIkerketakEuskadiko Adimen Artifizialaren egoeraren Diagnostikoa - 2024
2024-06-26
Adimen ArtifizialaAA eta automatizazioa giltzarriak izango dira sektore industrialaren erronkei aurre egiteko orduan
2024-05-20
Adimen ArtifizialaUrte honi begira adimen artifizialean funtsezkoak diren 10 joera
2024-05-20
Adimen ArtifizialaAdimen artifiziala 2024an: aurrerakuntza harrigarriak, erronka zailak eta etorkizun ziurgabea
2024-01-04
Adimen ArtifizialaEBko Adimen Artifizialari buruzko Legearen inguruko bost giltzarri
2023-11-21
Adimen ArtifizialaAdimen artifizialak nola aldatuko duen gure bizimodua bost urtean
2023-11-17
Adimen ArtifizialaAdimen artifizial honek errepide edo zubietako arrakala arriskutsuak antzemateko aukera ematen du
Robotikaren eta adimen artifizialaren arteko aldeak2023-11-17
Adimen artifizialak agerpen handiagoa du ETE-etan2023-11-17
Zer ezarpen ditu adimen artifizialak?2023-10-26
Adimen artifiziala lantegiak eraldatzen ari da2023-10-25
Adimen artifizialak deskarbonizatzen lagundu ahal die enpresei?2023-10-17
Adimen Artifiziala birziklapen-prozesuan2023-02-02
Adimen Artifiziala:5 giltzarri enpresentzat2022-12-14
Adimen artifizialaren kritika eta aukerak2022-09-05
Laguntzak
Elkartu Laguntza Programa - 20242024-08-08
KSI Berritzaile+ Programa - 20242024-08-01
Ekintzailetzarako eta Gizarte Berrikuntzarako laguntza-programa 2024 - 2. Lehialdia2024-06-27
Enpresa Berritzaileak Sortzeko Programaren Bigarren Laguntza-Deialdia 20242024-06-27
Erronka 2024 Laguntza Programa2024-06-20
Bideratu Berria Programa - 20242024-06-12
Sakondu Laguntza Programa - 20242024-05-27
Zabaldu Laguntzen Programa - 20242024-05-27
NEOTEC 2024 Programa2024-04-05
Hazinnova Laguntza Programa - 20242024-04-03
Bikaintek Programa 20242024-02-19
Boletina
Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.
De acuerdo con el Reglamento UE 2016/679 relativo al tratamiento de datos personales, le informamos que trataremos sus datos con el fin de gestionar su subscripción y gestionar el envío de comunicaciones comerciales que consideramos de su interés. La CCISNB conservará estos datos durante un periodo de 10 años desde que solicito su alta y mientras no solicite su baja. Estos datos se cederán al Departamento Desarrollo Económico y Territorial de la Diputación Foral de Bizkaia. Para ejercer los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad y oposición puede dirigir petición a la dirección electrónica lopd@camarabilbao.com. Para más información ver Política de privacidad En cualquier caso, podrá presentar la reclamación correspondiente ante la Agencia Española de Protección de Datos.
azkena: 2025eko asmakizun berritzaileenak