menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

norabidea 2018

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

norabidea, berrikuntzak Bizkaiko enpresetan duen garrantziari buruzko inkesta, Barrixek urtero egiten duen azterketa bat da, bere bitartez aztertzeko nolako harremana duten Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin, zein profil duten enpresa berritzaile eta ez-berritzaileek, zein esparrutan ari diren lanean eta zein neurritaraino betetzen diren hasierako igurikapenak.

Konfirmatu da haziz doala hobekuntza-ekintza puntualen eta denboran zehar eta modu planifikatuan eginiko berrikuntzen kopurua.

  • %60,3k dio berritzeko hartu duten erabakia arrakastatsua izan dela.
  • %80,9k fakturazioa emendatu du eta %71,7k enplegua sortu du inplementatutako berrikuntzei esker.

BERRIKUNTZA - JARDUERA

Bizkaiko enpresen %60,7k onartu dute berrikuntza-jardueraren bat egin dutela 2017an. Etengabe berritzen duten enpresak kontuan hartuz gero, %38,8k berrikuntza jarduerak egin dituzte modu jarraituan 2017an eta aurreko hiru urteetan.

BIZKAIKO BERRIKUNTZAREN INDIZEA

Gainera, enpresetako berrikuntza jardueraren sistematizazio-gradua neurtzen duen Bizkaiko Berrikuntzaren Indizearen arabera, enpresen %37,2k berrikuntza-maila handia edo oso handia dute.

Bestalde, enpresen %60,3k uste dute berritzeko hartutako erabakia arrakastatsua izan dela. Hona hemen lortu dituzten emaitzak: kalitate hobea (%85,6), fakturazio handiagoa (%80,9), eta bezeroen premiei arinago erantzuteko gaitasuna (%78,4). Era berean, nabarmentzekoa da %71,7k enplegua sortu dutela inplementatutako berrikuntzei esker, eta portzentaje hori 6,8 puntu hazi da 2016koarekin alderatuta.

BERRIKUNTZA MOTAK

Inplementatutako berrikuntza-motei dagokienez, berrikuntza teknologikoen artean aipatzekoa da produkzio-prozesuen hobekuntza (%24) eta, aldiz, berrikuntza ez-teknologikoen artean (marketinekoak edo antolakuntzakoak) kudeaketa-praktika berri edo hobetuak (%14,8).

LANKIDETZA

Azterlanaren emaitzetan ikus daiteke orobat lankidetza elementu erabakigarria dela berritzeko erabakia hartzeko orduan. Enpresen %40,6k diote lankidetzan jardun dutela beste batzuekin, eta gero eta protagonismo handiagoa eman dietela merkatuko eskakizunei. Aipatzekoa da lankidetzan aritu diren enpresen %41,6k aurreikusitako helburuak lortu dituztela, eta %5,4k gainditu egin dituztela.

Bestalde, enpresen %42,1ek berrikuntza-prozesuak garatzen dituzte testuinguru ekonomikoa gorabehera, eta %49,7k ez dituzte berrikuntza arloko helburuak murriztu egoera ekonomikoagatik. Etorkizunera begira, Bizkaiko enpresa-sarearen aurreikuspenak baikorragoak dira aurreko urteetakoak baino.

BERRIKUNTZA-JARDUENARIK EGIN EZ DUTEN ENPRESAK

Beste muturrean daude azken urtean inolako berrikuntza-jarduerarik egin ez duten enpresak, %39,3 guztira. Enpresa talde horretako konpainia gehienek uste dute ez dela beharrezkoa ekimen berritzaileak egitea, batzuek ez dutelako premiarik ikusten, beste batzuek pentsatzen dutelako ez dagoela ondasun eta zerbitzu berritzaileen eskaerarik, eta besteek, aldiz, berrikuntzaren kostuagatik. Hala ere, gero eta argiago dago ekimen berritzaileak garatzea beharrezkoa eta presazkoa dela, eta lotura daukala enpresaren arrakastarekin. Hala, berritzen ez duten enpresen %64,8k diote nolabaiteko laguntzak (diru-laguntzak, orientazioa, zerbitzu teknologikoak, e.a.) beharko lituzketela egoera hori aldatzeko.

Txostenak

barrixen txostenak: Berrikuntza Bizkaian. norabidea, aurreTIK, Patentes eta Comercio Exterior de Bizkaia.

Joerak

Laguntzak

Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2024-07-15


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2023-03-13


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: 2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko

boletina

2025ean Enpresak Eraldatuko dituzten Bost Joera Teknologiko


Argitaratuko:2024-12-18

Aurreikusten
info

❄ Gabon Zoriontsuak eta Urte Berri On ❄


Argitaratuko:2024-12-17

Aurreikusten
boletina

Horrela Adimen Artifizialak gure bizitza aldatuko du


Argitaratuko:2024-12-12

Aurreikusten
boletina

Euskal enpresen Europako patenteek historiako mailarik handiena lortu dute


Argitaratuko:2024-12-05

Aurreikusten
boletina

BaBesTu: Jabetza Intelektualari buruzko azterlana 2024


Argitaratuko:2024-12-02

Aurreikusten
boletina

Biki Digitalak eta 4.0 industria


Argitaratuko:2024-11-21

Aurreikusten
boletina

Teknologia Maila Altuko produktuen esportazioak % 31,4 gehitu dira Bizkaian


Argitaratuko:2024-11-14

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Berrikuntza Indizeak gora egin du


Argitaratuko:2024-11-07

Aurreikusten
boletina

Euskadi herrialde ‘berritzaile sendoen’ taldean kokatu da 2024an, EB-27ko batezbestekoa gaindituta


Argitaratuko:2024-10-31

Aurreikusten
boletina

Enpresek nola ezarri dezakete adimen artifiziala?


Argitaratuko:2024-10-24

Aurreikusten
boletina

Adimen Artifizialaren lehiakortasuna hobetzeko


Argitaratuko:2024-10-17

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Kanpo Merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera 2023


Argitaratuko:2024-10-10

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresetako Berrikuntza Arloak


Argitaratuko:2024-10-02

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Berrikuntza Indizea 2024


Argitaratuko:2024-07-03

Aurreikusten
oharra

Ekintzailetzarako eta berrikuntzarako Laguntza Berriak


Argitaratuko:2024-06-28

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko enpresen % 41,1ek ekimen berritzaileak egin zituen 2023an


Argitaratuko:2024-06-27

Aurreikusten