menu
barrixe: bizkaiko berrikuntza behatokia barrixe logo animado
barrixen txostenak

NORABIDEA 2026

Berrikuntzak Bizkaiko Enpresetan

norabidea - Bizkaiko enpresetan berrikuntzak duen garrantziari buruzko inkesta. Urtero egiten da, eta 2007tik aurrera egiten da, Bizkaiko enpresek berrikuntzarekin duten harremana aztertzeko. Horretarako, enpresa berritzaile eta ez-berritzailearen profila, lanean ari diren eremuak eta hasierako igurikimenen betetze-maila ezartzen ditu.

2026ko Norabidea azterlanaren arabera, Bizkaiko enpresen berrikuntza sendotzeko fasean sartu da, eta honako hauxe dauka ezaugarri bereizgarri: baliabideen helburu zehatzagoak, orientazio estrategikoagoa eta emaitza ukigarrien bilaketa handiagoa.

2025ean, Bizkaiko enpresen %39,9k jarduera berritzaileak garatu zituzten. 2024an lortutako gehienekoaren ostean, jarduera berritzailea aurreko urteetan behatutakoen antzeko mailetan egonkortu da. Enpresen erdiek baino gehiagok (%52,7) uneren batean berritu dute azken lau urteotan, eta %27,3ren jarduera berritzailea iraunkorra izan da.

Helburu zehatzagoa daukan berrikuntza

Txostenaren ondorio nagusietakoa berrikuntza kudeatzeko moduaren aldaketa izan da. Enpresek ekimenen barreiaketa murriztu dutenez, balioa zein itzulketa sortzeko gaitasun handiagoa duten proiektu estrategikoetarantz bideratu dituzte euren baliabideak.

Gero eta erakunde gehiagoren ahaleginek proiektu berritzaile bakarra izan dute helburu, eta aldi berean hainbat ekimen garatzen dituzten profilen kopuruak behera egin du, ordea.

Prozesuen berrikuntza liderra da oraindik

Oraindik ere, prozesuen berrikuntza da Bizkaiko enpresen artean hedatuen dagoen modalitatea, erakundeen %29,7k ezartzen dute-eta. Ondoren, produktuen edo zerbitzuen berrikuntza dago, %24,1ekoa da-eta.

Azterlanean ere adierazten denez, berrikuntza bideratuago dago merkatuaren eta bezeroen premietarantz. Hori dela eta, enpresen lehiakortasunerako tresna moduan daukan zeregina indartu da.

Berrikuntza enpresen estrategian hartzen da kontuan

Enpresen euren helburu estrategikoak berrikuntzaren sustatzaile nagusia dira. Erakundeen %64,9k berritu egiten dute, berrikuntza bera haien hazkuntzaren zein garapenaren arloko estrategiaren funtsezko osagaia dela uste dutelako.

Bilakaera horren arabera, agerikoa da kanpoko faktoreek bultzatutako berrikuntzatik igaro direla enpresen kudeaketan nahiz plangintzan integratuago dagoen berrikuntzarantz.

Emaitzak sorrarazten dituen inbertsioa

Oraindik ere, berrikuntzak eragin on handia dauka garatzen duten enpresetan.

Erakunde berritzaileen %94,8k euren proiektuetan emaitza onak izan dituztela baieztatu dute, eta, %66,8k adierazi dutenez, eragin onak eduki ditu zenbait adierazle ekonomikotan; esate baterako, fakturazioa, marjinak edo mozkinak.

Horrez gain, %72,9ren esanetan, hasierako aurreikuspenak bete edo gainditu dituzte.

Bizkaiko Berrikuntza Indizea

Berrikuntza Indizearen arabera, enpresen %28,4ren berrikuntza-maila handia edo oso handia da. Erakunde berritzaileen artean, hamarretatik ia-ia seiren (%59,8) maila aurreratua denez, argi eta garbi dago lotura estua dagoela berrikuntzaren, sistematizazioaren eta antolakuntza-gaitasunen artean.

Aldi berean, bere horretan diraute berrikuntza egitura moduan integratu duten enpresen eta oraindik ere jarduera-berritzaile urria garatzen duten enpresen arteko aldeek.

Erronkak eta aurreikuspenak

Txostenak berretsi egin du oraindik ere antolakuntza-gaitasun, esportazio-jarduera eta beste erakunde batzuekiko lankidetza handiagoa daukatenak direla gehien berritzen duten enpresak.

Hurrengo urteei begira, enpresa-sare osoan eta, batez ere, enpresa txiki zein ertainen artean egonkorragoak, egituratuagoak eta jasangarriagoak diren ereduak hedatzea izango da erronka nagusia.

Aurreikuspenak onak dira: enpresen %70ek baino gehiagok aurreikusitakoaren arabera, euren gaur egungo berrikuntza-mailei eutsiko diete, eta %3k baino gutxiagok murriztu egingo dituztela adierazi dute.

Txostenak

Auzo-txostenak: berrikuntza Bizkaian, eraldaketa digitala, jabetza industriala eta Bizkaiko kanpo-merkataritza, produktuen maila teknologikoaren arabera

Joerak

Laguntzak

Industria 4.0

Epea:2026-06-26


Kontsultatu
Berrikuntza

Epea:2026-07-03


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2026-03-20


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-12-05


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-11-10


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2025-10-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea

Epea:2022-10-17


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

INNOWIDE

Epea:2020-03-31


Kontsultatu
Nazioartekotzea
Atamaitu

Profex

Epea:2020-12-31


Kontsultatu

Boletina

Berrien Boletina:
Bizkaiko berrikuntzaren behatokia.

azkena: Teknologiak indarra hartu du Bizkaiko esportazioetan

boletina

Teknologiak indarra hartu du Bizkaiko esportazioetan


Argitaratuko:2026-06-25

Aurreikusten
boletina

2026ko laguntza berriak: Industrialdeen Programa


Argitaratuko:2026-06-18

Aurreikusten
boletina

Gertaera historikoa Goi Teknologiako esportazioetan


Argitaratuko:2026-06-11

Aurreikusten
boletina

Azken deia: Trantsizio berderako laguntzak


Argitaratuko:2026-06-03

Aurreikusten
boletina

ASI 2113526 - Para Gaizka


Argitaratuko:2026-05-27

Aurreikusten
boletina

Teknologia eta berrikuntza: etorkizuneko enpresentzako gakoak


Argitaratuko:2026-05-27

Aurreikusten
boletina

Europako ekonomiaren etorkizuna eta 2026rako laguntzak


Argitaratuko:2026-05-21

Aurreikusten
boletina

AA 2026: Europa hiru abiaduratan


Argitaratuko:2026-05-14

Aurreikusten
boletina

2026 Digitalizaziorako laguntzak zabalik Bizkaian


Argitaratuko:2026-05-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko eraldaketa digitalari buruzko aginte-taula


Argitaratuko:2026-04-30

Aurreikusten
boletina

AAk eta kuantikak gidatzen dute berrikuntza Europan


Argitaratuko:2026-04-23

Aurreikusten
oharra

Bizkaia 2026: Digitalizazioa eta Transferentzia Teknologikoa


Argitaratuko:2026-04-20

Aurreikusten
boletina

Berrikuntzaren erradiografia Bizkaian


Argitaratuko:2026-04-16

Aurreikusten
boletina

Jabetza Industriala Bizkaian eta EAEn 2025ean


Argitaratuko:2026-04-07

Aurreikusten
boletina

Bizkaiko Enpresen Eraldaketa Digitala 2025ean


Argitaratuko:2026-03-30

Aurreikusten
boletina

Bultzatu zure enpresa: Berrikuntzarako Laguntzak eta Prestakuntza


Argitaratuko:2026-03-25

Aurreikusten